Natura, musika eta poesia Arabako Parke Naturaletan

Arabako Foru Aldundiko Natura Ondarearen Zerbitzuak doako hainbat jarduera prestatu ditu apirilerako eta maiatzerako

Herrialdeko naturaguneak herritarrengana hurbiltzeko asmoz, Arabako Foru Aldundiko Natura Ondarearen Zerbitzuak hainbat jarduera prestatu ditu apirilerako eta maiatzerako.

Apirileko agenda Gorbeiako Parke Naturalean hasiko da, eta bertan, hilaren 8an, zuhaitz zaharrak ardatz dituen bisita gidatua egingo da. Jarduera honek basoko biodibertsitatean pago eta haritz zaharrenek duten garrantzia ulertzeko aukera emango die parte-hartzaileei. Gainera, apirilaren 12an eta 13an gaueko bi bisita gidatu egingo dira, urlehortarrak behatzeko.

Bestalde, Izkiko Parke Naturalean, ilargiaren behaketa bat eskainiko da apirilaren 13an, bertaratzen direnei paisaiaren gaueko edertasunaz gozatzeko aukera emanez.

Bitartean, Aizkorri-Aratzen, Zalduondo eta Araiako ondare kultural aberatsa arakatzera gonbidatuko dituzte bisitariak, museo etnografikoaren eta kultuko eraikin zaharrenen bitartez. Gainera, hilabetea ixteko, apirilaren 21ean txalaparta tailer bat egingo da Valderejon.

Maiatza

Bestalde, maiatza Parke Naturaletako poesiari eskainiko zaio. Maiatzaren 11n, baso bainu poetiko bat egingo da La Leze inguruan, eta maiatzaren 18an, berriz, familiek rally poetiko batez gozatu ahal izango dute, non poesia dibertimenduarekin nahastuko den.

Jarduera horiek guztiak doakoak izango dira, baina aldez aurretik izena eman behar da Parke Natural bakoitzaren webguneetan: