Iruñea Hiria Nazioarteko Poesia Saria

Parte-hartzaileek apirilaren 30era arte aurkeztu ahal izango dituzte bere lanak, euskaraz zein gaztelaniaz

Iruñeko Udalak, Nafar Ateneoarekin lankidetzan, Iruñea Hiria Nazioarteko XVIII. Poesia Sariaren deialdia ireki du. Datorren apirilaren 30eko 14:00ak arte zabalik izango da obrak jasotzeko epea. Lanak gaztelaniaz nahiz euskaraz idatzita egon daitezke.

Lehiaketan parte hartu ahal izateko, besteak beste, honako baldintza hauek bete beharko dira: ezin izango dira aurkeztu aurreko edizioetan sarituak izan diren lanak; aurkeztutako lanek argitaragabeak izan behar dute eta ezin izango dute aldi berean beste lehiaketa batzuetan parte hartu. Gaia eta forma libreak izango dira, 400 eta 800 bertso bitarteko luzerarekin.

Parte hartu nahi duten horikek DIN A-4 formatuko lau ale bidali behar dituzte, orrialdeak zenbakituta eta behar bezala koadernatuta. Originalak goiburu eta plika sistemaren bidez aurkeztuko dira. Azalean, izenburua eta leloa eraman beharko dituzte.

Epaimahaiak 3.000 euroko saria emango dio bi hizkuntzetako lan onenari.

Sariaren azken edizioan 444 poema-liburu jaso ziren, 430 gaztelaniaz eta 14 euskaraz, 119 egilek eta 325 egilek sortuak. Gaztelaniazko modalitatean lehen saria Imanol Ulacia Aramendik irabazi zuen “Maravillas del espacio” lanarekin, eta Iban Garro Alzurik, berriz, euskarazko lehen saria jaso zuen, “Larrosa bat Groenlandian” lanari esker.