Sexu-harremanak beganoekin baino ez dituzten beganoak

“Gehiago iraun. Egin zaitez begano”. Animalien eskubideen aldeko PETA erakundeak, beganismoa eta sexu iraunkorragoa eta kalitatezkoa lotzen dituen bideo bat argitaratu du beste behin. Pamela Andersonek, begano aitortua, tuit batean berretsi du: “beganoak maitale hobeak dira”. Aktoreak dioenez, “haragiaren, arrautzen eta esnekien kolesterolak arteriak gogortu egiten ditu. Gorputzaren organo guztietara doan odol-fluxua moteltzen du, ez bihotzera doana bakarrik. Begano bihurtuz zure osasuna hobetu dezakezu, oro har, baita ohean duzun erresistentzia handitu ere “.

Begansexualitatea

Badira beren bizitza estiloa azken muturreraino eramaten duten beganoak. Animalia-jatorria duten elikagaiak eta produktuak edo horien eratorriak ez kontsumitzeaz gain, zenbait beganok haragia jaten duten horiekin sexu-harremanak izateari uko egiten diote. Begansexualak dira.

“Begansexualitatea” kontzeptua 2007. urtean Annie Potts zeelandaberritarrak sortu zuen bere herrialdeko begetarianismoari eta beganismoari buruzko azterketa bat egitean. Pottsek egiaztatu ahal izan zuenez, bazen elikadura esparruko lehentasun hori bizitza sexualera ere eramaten zuten lagun gutxi batzuk. Horretarako arrazoiak, nagusiki bi motakoak ziren: etikoak eta fisiologikoak.

Arrazoi etiko edo ideologikoen artean, ikertzaileak adierazi zuen bizi-estilo bera duten beste pertsona batzuekiko erakarpen handiagoa sentitzen ohi dela. Hori, noski, ez da bakarrik beganismoaren kasuan ematen. Gainera, gizarte-zirkulu, ohitura eta jarrera bereko pertsonekin harremanak izateko aukera handiagoa da.

Arrazoi fisiologikoei dagokionez, berriz, azterlanak agerian uzten zuenez, zenbait beganok haragia jaten duten pertsonekiko nazka sentitzen dutela onartzen dute.

Begansexualek zitetarako atari propioak dituzte (vegandating.org eta Vegandatingservice.com). Gainera, bada Veggly izeneko aplikazio bat eta Facebook eta Twitter bezalako sare sozialetan ere nahiko aktibo dira #Vegansexual eta #Vegandating traolekin.

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.