Sexu-indarkeriari eta prostituzioari buruzko hitzaldia

Amelia Tiganusek sexualitate osasuntsuari eta sexu-esplotazioari buruzko hitzaldia eskainiko du Laudion

Laudioko Kasinoak sexu-indarkeriaren, pornografiaren eta prostituzioaren arteko harremanei buruzko hitzaldia hartuko du abenduaren 11n, 18:00etatik aurrera. Emargik antolatutako hitzaldia Amelia Tiganus aktibista feminista eta emakumezkoen salerosketaren bizirauleak emango du.

Topaketan Espainiako prostituzioaren egungo errealitatea aztertuko da. Azken datuen arabera, Estatuko hamar gizonetik lauk onartzen du sexu-zerbitzuengatik ordaindu izan duela. Tiganusek azalduko duenez, negozio hau hegoalde globaleko herrialdeetatik datozen emakume eta nesken esplotazioan oinarritzen da, pobrezia eta ahultasun egoerak baliatuz.

Tiganus-ek bost urtez sexu-esplotazioa jasan zuen eta bere esperientzia pertsonala eta aktibismo feministaren bidez izan zuen ahalduntze prozesua partekatuko ditu. Hitzaldia gazteleraz izango da eta sarrera doakoa izango da edukiera bete arte. Publiko orokorrari zuzenduta dago.

EMARGI emakumeen eskubideen aldeko borrokan konprometitutako erakunde feminista da, bereziki emakume eta nesken aurkako sexu-indarkeria eta -esplotazioa errotik ezabatzeko lanean. 2020an sortu zen Amelia Tiganus eta Oiane Menikaren zuzendaritzapean, eta bere helburu nagusia da gizartea ikuspegi feminista erradikaletik eraldatzea, prestakuntza, aholkularitza, ikerketa eta aktibismo politikoa eskainiz.

Advertisements