Sexualitatearen inguruko komiki digital berria

‘Zure esku ere badago’ ekimena 2015. urtean sortu zen eta ordutik hona hainbat komiki eta unitate didaktiko jarri ditu gazteen eta gazteekin lan egiten duten profesionalen esku.

Gasteizko Udalak “Zure esku ere badago” komiki digitalen sortako ale berri bat argitaratu berri du. Ekimen horren xedea da gazteen artean sexualitate osasuntsu, errespetuzkoa eta berdintasunezkoa sustatzea.

Komiki berria, euskaraz eta gaztelaniaz argitaratua, sortako 16. alea da eta Gasteizko Udalaren webgunean dago eskuragarri.

Komiki berriak sare sozialetan izaten den nesken gehiegizko esposizio fisiko-erotikoaren eta emozionalaren gaia jorratzen da, mutilen esposizioarekiko diren desberdintasunak aztertuz.

‘Zure esku ere badago’ ekimena 2015. urtean sortu zen eta ordutik hona hainbat komiki eta unitate didaktiko jarri ditu gazteen eta gazteekin lan egiten duten profesionalen esku. Komiki bakoitzean gai ezberdin bat jorratzen da. Istorio guztiak Gasteizen gertatzen dira eta, amaieran, jorratzen den gaiaren inguruko zenbait galdera erantzun gabe uzten dira gazteen pentsamendu kritikoa eta hausnarketa sustatzeko. Unitate didaktikoak ikasgeletan edo aisialdian erabil daitezke.