Sormen Beka DA! egitasmoaren VIII. edizioak komiki proiektu bat sarituko du

  Egilea: Jon Mikel Zabalegi
  Argazkia: Gerediaga Elkartea
  Hitz kopurua: 121
  Irakurketa denbora: Minutu 1

Durangoko Udalak eta Gerediaga Elkarteak antolatzen duten ‘Sormen Beka DA!’ egitasmoaren aurtengo edizioak euskarazko komiki proiektu bat sarituko du. Deialdia 18 urtetik gorako sortzaile berriei zuzentzen zaie eta banaka zein taldeka parte hartu ahal izango da. Lanak aurkezteko epea datorren irailaren 21ean amaituko da. Proposamenak eta dokumentazio osagarria posta elektronikoaren bidez bidali beharko dira gerediaga@durangokoazoka.eus helbidera. 

Aurkezten diren lan guztien artean epaimahaiak 4-5 aukeratuko ditu. Hautatutako proposamen horien egileek beren proposamena defendatu beharko dute epaimahaiaren aurrean. Irabazlearen izena aurtengo Durangoko Azokaren egitarauaren barruan emango da ezagutzera. Irabazleak 15.000 euroko beka jasoko du bere proposamena garatu ahal izateko. Urtebete izango du horretarako eta lana datorren urteko Azokan aurkeztuko da.