Rurru Mipanochia mexikar artistaren ‘Tlazoltéotl, plazeraren eta pasioaren jainkosa; sexu topaketak Tlalticpac/lurrean’ erakusketa ikusgai izango da Arrasateko Emakume Txokoan apirilaren 7ra arte. Erakusketa sei margolanak osatzen dute. Mipanochiaren lanak, nagusiki, kultura aurre-hispanikoa du ardatz eta bere ilustrazioetan aipatu kulturako pertsonaiak tabu orotatik aske dagoen mitologia berri batean nahasten dira. Erakusketarekin batera, Mipanochiak tailer bat eskainiko du apirilaren 1ean eta 2an. Tailerrean, eta erakusketa osatzen duten lanetatik abiatuta, margolan bakoitza aztertuko da sinbolo eta metaforekin. Gainera, Mexiko aurre-kolonialeko sexualitatea ere aztertuko da.