Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren arloan prestatzeko bekak

Eusko Jaurlaritzak unibertsitate-tituludunei zuzendutako bi beka argitaratuko du. Bekadunak Gizarte Berrikuntzako Zuzendaritzan izango dira formakuntza eta dibulgazio lanak egiten

Eusko Jaurlaritzak Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren ¡arloan prestatzeko bi beken deialdia egin du 2025-26 aldirako. Beka horietako bakoitzaren diru-kopurua 17.500 euro gordinekoa da eta Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta dauden unibertsitate-tituludunei zuzenduta daude. Deialdiaren aurrekontu osoa 36.785,52 eurokoa da eta aipatu bi gai horietan dibulgazio soziala eta herritarren esku-hartzea sustatzea du helburu.

Izena emateko epea urriaren 3an amaituko da.

Espezializatutako formakuntza eta erakundeen arteko elkarlana

Beka jasotzen duten bi gazteek Gizarte Berrikuntzako Zuzendaritzak esleitzen dizkien atazen bidez osatuko dute beren formakuntza. Programak bekadunen eta zuzendaritzaren arteko elkarlana sustatu nahi du Trantsizio Sozialarekin eta 2030 Agendako Garapen Jasangarrirako Helburuekin harremana duten edukien dibulgazioa sendotzeko.

Hautagaiek bete beharreko baldintzak

Bekak eskatu ahal izateko eskatzaileek honako irizpide hauek bete beharko dituzte:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea 2025eko urtarrilaren 1etik baino lehen
  • Azken bost urteetan lortutako unibertsitate-tituluren bat izatea. Atzerrian lortutako tituluen kasuan, 889/2022 Errege Dekretuan ezarritako aintzatespen ofiziala beharko da.

Hautagaiek ezin izango dute lehenago Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrek finantzatutako unibertsitate-prestakuntzako beken onuradun izan. Ezingo dira beka hauen onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aurreikusitako egoeraren batean daudenak.

Ordainketa

Beken ordainketa modu mailakatuan egingo da. Lehenengo ordainketan kopuru osoaren % 30 ordainduko da eta esleipena eta jardueraren hasiera ondoren egingo da. Bost hilabete ondoren, bekaren % 40 ordainduko da txosten partzial bat aurkeztu ostean. Azkeneko % 30 bekaren aldia amaitzean ordainduko da. Zenbateko osoari PFEZri dagozkion atxikipenak aplikatuko zaizkio, indarrean dagoen araudiaren arabera.

Informazio gehiago hemen.