Montehermosok EHUko artisten lana zabaltzeko deialdia ireki du

Montehermoso Kulturuneak eta UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateak sorkuntza artistikoko lau proiektu hautatzen dituzte urtero, Gasteizko Kulturuneko Jovellanos aretoan hilabetez banaka aurkezteko.

Deialdi honetara produkzioaren fase aurreratuan dauden proiektuak dituzten azken ikasturteetako ikasleak aurkez daitezke. Aurtengo deialdian izena emateko epea ekainaren 11ra arte egongo da zabalik.

Aurkezten diren egitasmoen artean, esan bezala, lau aukeratuko dira. Horiek 900 euro jasoko dituzte ekoizpena amaitu ahal izateko eta, aldi berean, Montehermosoko teknikarien aholkularitza ere jasoko dute. Ikasleek erakusketaren prozesu eta garapen osoan parte hartzeko aukera izango dute.

Interesatuek ekainaren 11ra arte (egun hori barne) aurkeztu ahal izango dituzte beren proposamenak, on-line, udalaren web orriaren bidez (www.vitoria-gasteiz.org) edo aurrez aurre, Herritarrentzako Arreta Bulegoetan.

Pasa den urteko ediziorako aukeratu ziren lanak Miguel Alejos, Jugatx Astorkia, Gaspar Avilés eta Rocío Agudorenak izan ziren. Aipatu artisten lanak ikusgai izango dira urte honetan.  

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.