Zabalik da MartxUp! programaren IX. edizioan proiektuak aurkezteko epea

Donostia Gazteriak antolatutako programak gazteen parte-hartze aktiboa sustatu nahi du hiriaren bizitza sozial, kultural eta ekonomikoan

 Irakurketa denbora: Minutu 1

Donostia Gazteriak hiriko gazteen ideiak eta egitasmoak sustatzea helburu duen MartxUp! Udal programaren IX. edizioa jarri du martxan. Hautagaiek datorren uztailaren 12ra arte izango dute beren proposamenak aurkezteko aukera www.martxup.eus webgunearen bidez.

Oinarrietan zehazten denez, deialdia 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzentzen zaie. Banaka zein taldeka parte hartu ahal izango da. Hautatuak diren egitasmoak bi eta lau pertsona arteko taldeetan garatu beharko dira. Talde horietako kide batek, gutxienez, Donostiakoa izan beharko du.

Egitasmoetan hainbat gai jorratu ahal dira baldin eta diskriminatzailea ez bada generoari, arrazari edo beste alderdi batzuei dagokienez. Proiektuak edozein fasetan aurkeztu ahal izango dira: zirriborro fasea, garapen fasea edo inplementazio fasea. Aurkezten diren proiektuek bi ezaugarri izan beharko dituzte: Donostian garatu beharko dira eta hiriaren edo bertan bizi diren hiritarraren onurarako izango dira.

Epaimahaiak proposamenak ebaluatuko ditu bideragarritasun, originaltasun, berrikuntza eta zehaztasun-maila irizpideen arabera.

Mondragon Unibertsitatearekin prestakuntza espezializatua

Hautatuak diren proiektuak urria eta abendua bitartean izango den garapen-fasera pasatuko dira. Fase horretan sustatzaileek Mondragon Unibertsitateak eskainitako berariazko formakuntza jasoko dute egitasmoa garatu ahal izateko. Formakuntzaren barruan gai ezberdinak jorratu dituzten bost tailer eta tutoretza tekniko espezializatua eskainiko da. Helburua da proiektuak hobeto definitzea, ekintza-plan bat sortzea eta haien hedapena hastea.



Prestakuntza-fasea osatu ondoren, taldeek 2026 urte osoa izango dute beren proiektuak gauzatzeko. Egitura horri esker, ideiak beharrezko laguntzarekin heldu daitezke, benetako inplementazioaren erronkari aurre egin aurretik.