Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) abian jarri du giza eskubideetan oinarritzen den Etikasi hezkuntza-proiektuaren edizio berri bat. Ekimen horrek gonbit egiten die gazteei indarkeriazko gertaerak bizi izan dituzten tokiak bisitatzera eta gertaera traumatikoei buruzko toki eta istorioak bertatik bertara esperimentatzera. Horri esker, parte-hartzaileek mundua beste begirada batetik ikusteko eta beste pertsonen lekuan jartzeko aukera dute.
Programaren xede nagusia etikaren eta giza eskubideen inguruan ikastea da, gazteen artean gai horien inguruko hausnarketa sustatuz. Aurten, programaren barruan, bi bidaia egingo dira. Lehenengoa, uztailaren 3tik 7ra bitartean, Irlandako Iparraldean diren Belfast eta Derry hiriak ezagutzeko aukera emango du. Bigarrenak, urriaren 21etik 22ra bitartean, Pasaia eta Errenteria bisitatzeko aukera emango du.
20 parte-hartzaile
Aurtengo edizioan Euskadin ikasten ari diren 18 eta 30 urte bitarteko 20 gaztek parte hartuko dute. Izen-ematea EGKren webgunean den inprimakia osatuz eta oinarrietan eskatzen den dokumentazioa bidaliz. Izena emateko epea datorren martxoaren 13an amaituko da.