Zabalik Nafarroako Gazte Sarietarako hautagaiak aurkezteko epea

Aurtengo edizioak berritasun garrantzitsu bat izango du; izan ere, saritutako kategoria bakoitzak 2.500 euroko saria izango du.

Nafarroako Gazteriaren Institutuak antolatzen dituen aurtengo Nafarroako Gazte Sarietarako hautagaitzak aurkezteko epea datorren urriaren 31ra arte izango da zabalik. Aurtengo edizioak berritasun garrantzitsu bat izango du; izan ere, saritutako kategoria bakoitzak 2.500 euroko saria izango du, guztira, 7.500 euro banatuko direlarik.

Hiru kategoria

Esan bezala, hiru kategoria izango dira:

  • Pertsona Gaztea: Kategoria honetan 14-30 urte bitarteko Nafarroako gazte baten ibilbidea saritzen da. Aintzat hartuko dira hautagaiek elkartasuna bezalako gizarte balioekin duten lotura eta beste gazteeentzako erreferente izatea.
  • Partaidetza: Kategoria honetan Nafarroan erregistratuta dauden eta Nafarroako garapen politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalean gazteen partaidtzazko ekintza sendotu eta bultzatzeko ekarpen eraginkorra egiten duten talde edo elkarteak saritu nahi dira. 
  • Erakundeak: Kategoria honetan, gazteriaren aldeko bere jardueragatik nabarmentzen diren erakunde publiko zein pribatuak saritzen dira. Horretarako aintzat hartuko da erakundeek gazteen parte-hartze soziala, autonomia eta bizi-kalitatea sustatzeko egiten duten lana.
Berritasunak

Parte-hartzea eta inklusioa sustatzeko asmoz, aldaketa esanguratsuak sartu dira aurtengo edizioaren araudian. Horrela, aurtengo edizioan, pertsona fisiko edo erakunde guztiek  izango dute beren proposamena aurkezteko aukera. Gainera, bozkatzeko online sistema bat gaituko da Gazte Txartelaren titularrei  euren hautagaitza gogokoenaren alde bozkatzeko aukera emateko.

Hautagaitzak Nafarroako Gazteriaren Institutuko erregistroan edo erregistroetako beste batean hala nola Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan entregatzea lehenetsiko da. Hautagaitzak aurkezteko epemuga 2023ko urriaren 31 izango da.

1998an hasi zenetik, 108 pertsona edo erakunde saritu dituzte sari horiek, Nafarroan gazteen alde egindako lanagatik. 2023ko Gazteria Sarien banaketa Nafarroaren Eguna ospatzeko ekitaldietan egingo da.