Hil honen hasieran Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea ospatu dela aprobetxatuz, Gazteen Euskal Behatokiak, Euskadiko unibertsitateetako zientzien adarreko ikasketetan gazteek duten presentziari buruzko datu batzuk azaldu ditu.
Jakina den bezala, zientzia ezinbesteko elementua bilakatu da gizarte aurreratuenetan. Ezagutza zientifikoa gizarte aurreratuen ezaugarrietako bat da. Euskadin bide horretan aurrera egiteko neurriak hartzen ari badira ere, aurten Euskadiko unibertsitateetan izena eman duten 61.690 pertsonetatik 3.907 zientzien adarreko graduetan (2.865), masterretan (311) edo doktoretzetan (731) matrikulatu dira. Zientziek biltzen dute euskal unibertsitateetan matrikulatutako gazteen ehuneko txikiena, % 6,3 baino ez, baina egia da zientzien gradu gehienetan eskainitako plazen kopurua beste gradu mota batzuetan baino txikiagoa dela.