Irakurketa denbora: Minutu 1
ZINEBI, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, ZINEBI Express film laburren lehiaketaren udaberriko edizioa egingo du lehen aldiz. Bilboko Udalak antolatutako lehiaketa hau zinema-eskoletako eta unibertsitateetako gazteei zuzenduta dago. Lehiaketa honetan, parte-hartzaileek, 72 orduko epean, 3 minutuko film labur bat pentsatu, grabatu eta editatu beharko dute.
ZINEBI Express
Udaberriko edizioa orain arte udazkenean egin izan ohi den udazkeneko deialdiari gehitzen zaio. Udaberriko edizioa martxoaren 27tik 30era izango da, eta lehiaketaren hasieran ezagutaraziko den eta sormenarekin lotutako gai bat proposatuko da.
Lehiaketaren helburu nagusiak dira ikus-entzunezkoen ekoizpena sustatzea, talde-lana bultzatzea eta parte-hartzaileei ideiekin, hizkuntzekin eta formatu desberdinekin esperimentatzeko aukera eskaintzea. Ekoitzitako film laburrak hainbat sari eskuratzeko lehian arituko dira, eta sari-banaketa ekitaldi berezi batean egingo da, Arriaga Antzokian, aurtengo azaroko amaieran egingo den ZINEBI jaialdiaren 67. edizioaren programazioaren barruan. Epaimahaia zinema-sektoreko profesionalek osatuko dute.
Izena ematea doakoa da eta martxoaren 27an, osteguna, egingo den gaiaren aurkezpen-ekitaldian formalizatuko da, 13:00etan, UPV/EHUren Bizkaia Aretoko ekitaldi-aretoan.
Aurkezpen-ekitaldian, gainera, honako hauek parte hartuko dute: Carlos Juárez, zinema ekoizlea eta Euskal Ekoizleen Elkarteko (EPE-IBAIA) lehendakariordea, ikus-entzunezko industriako lan-aukerak azalduz; eta Nere Falagan, ‘Esto no es Hollywood’ dokumentalaren zuzendari-kidea. Falaganek bere proiektuaren sorkuntza-prozesuaren esperientzia partekatuko duen.
ZINEBI Express udaberriko edizioa ZINEBIk eta Bilboko Udalak antolatzen dute, IDOM enpresaren babesarekin eta UPV/EHUren lankidetzarekin. Udaberriko edizioan sormenarekin harremana izango duen gaia eta udazkeneko edizioan ingurumenarekin harremana izango duen gaia, Bilboko Balioen Gutunean jasotzen dira.








