‘Zure ideiak balio du’ lehiaketaren XXI. edizioa

Araba Ekinean barruan garatzen den lehiaketa honek Arabako gazteen ideia eta proiektu ekintzaile onenak saritzen ditu

 Irakurketa denbora: Minutu 1

Araba Ekinean programaren barruan garatzen zen ‘Zure ideiak balio du’ lehiaketan izena emateko epea martxoaren 26an itxiko da. Lehiaketa honek Arabako gazteen ideia eta proiektu ekintzaile onenak saritzen ditu. Aurtengoa ‘Zure ideiak balio du’ lehiaketaren XXI. edizioa da eta 10.000 eurotik gora banatuko du hamaika kategorietako saridunen artean. Nobedade gisa, Gasteizko Data Value Management startup-ak babesten duen adimen artifizialeko eta datu-analisiko teknikak aplikatzen dituzten proiektuetarako sari berezi bat sortu da.

Kategoriak

Hauek dira lehiaketaren kategoria nagusiak:

  • Vital Fundazioa saria ideia onenari
  • Aclima saria ideia jasangarrienari
  • Merkataritza eta Turismoko Gasteiz On saria
  • Eroski saria nekazaritzako elikagaien idia onenari
  • Michelin saria industria-idia onenari
  • I+Med saria osasunaren esparruko ideia onenari
  • RPK sari berezia eraldaketa sozial eta enpresarialari
  • Mugikortasun eta logistika jasangarria bultzatzeko Mobility Lab sari berezia
  • Proiektu-aurkezpen onenari emandako Deustuko Unibertsitatearen sari berezia
  • Adimen Artifiziala (AA) hobekien txertatzen duen proiektuari emandako Data Value Management Saria
  • Publikoaren sari berezia

Hautaketa prozesua apirilaren hasieran hasiko da, lurraldeko eragile ekintzaileek eta erakunde babesleek osatutako epaimahai batek finalistak hautatuko dituenean. Horiek apirilaren 10eko ekitaldi batean ezagutaraziko dira, non aurreko edizioetan saritutako proiektuen bilakaera ere erakutsiko den.



Finalistek beren proposamenak Europa Jauregian maiatzaren 12an egingo den ekitaldi publiko batean defendatuko dituzte, aurkezpenak prestatzeko prestakuntza espezifikoa jaso ondoren. Irabazleak ekainaren 5ean izango den Ekin Day-ean iragarriko dira.

Hogeita bat edizioetan zehar, lehiaketak ia 900 ekimen ekintzaile jaso ditu, Arabako lurraldearen sormen potentziala eta berrikuntza gaitasuna islatuz.

Araba Ekinean, lurraldeko ekintzailetzaren erreferentea, Arabako Foru Aldundiaren, Gasteizko Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren (SPRI Taldearen eta BIC Arabaren bidez) eta Vital Fundazioaren babesa du.

Lehiaketaren xehetasun eta oinarri guztiak alavaemprende.com webgunean kontsulta daitezke.