Datorren urtarrilaren 11an martxan jarriko da ‘Bilboko Zirkuitua’ programaren edizio berria. Maiatzaren 16ra arte, guztira, sortzaile eta antzerki-talde berrien doako 16 antzezlan eskainiko dira hiriko hainbat gunetan. Egitaraua osatzen duten lan guztietatik hamabost lehen aldiz aurkeztuko dira.
Egitaraua honako hau da:
- Urtarrilak 11, osteguna. 19:00. Errekalde Udaltegia: ‘Relax a Trois’ + ‘Cercanías de ti’ (A Teatral).
- Urtarrilak 18, osteguna. 19:00. San Frantzisko Udaltegia. ‘Reza’ (Compañía Edición Limitada).
- Urtarrilak 25, osteguna. 19:00. Otxarkoaga Udaltegia. ‘Las Brujas de Salem’ (Itxartu Antzerki Taldea).
- Otsailak 1, osteguna. 19:00. Zorrotza Udaltegia. ‘Cuando Secuestramos al Jefe’ (Ibilka Teatro).
- Otsailak 8, osteguna. 19:00. Solokoetxe Institutua. ‘La Madre Pasota’ + ‘La Mujer Sola’ (Libélula Teatro).
- Otsailak 15, osteguna. 19:00. Altamira Udaltegia. ‘Lo que me sale de la Concha’ (Heyoka Clown).
- Otsailak 22, osteguna. 19:00. Otxarkoaga Udaltegia. ‘Carmen’ (Nódulos Teatro).
- Otsailak 29, osteguna. 19:00. Basurtu Udaltegia. ‘Sonata en Mi Menor’ (I Need a Hero).
- Martxoak 7, osteguna. 19:00. Errekalde Udaltegia. ‘2113’ (Totum).
- Martxoak 14, osteguna. 19:00. Begoña Udaltegia. ‘Hable con Montse’ (Iuris Tantum).
- Martxoak 21. 19:00. San Frantzisko Udaltegia. ‘Relax a Trois’ + ‘Cercanías de ti’ (A Teatral).
- Apirilak 11. 19:00. Otxarkoaga Udaltegia. ‘El Salto de Léucade’ (Skené Teatro).
- Apirilak 18. 19:00. Basurtu Udaltegia. ‘Cuando Secuestramos al Jefe’ (Ibilka Teatro).
- Apirilak 25. 19:00. Zorrotza Udaltegia. ‘Las Franciskas’ (Heyoka Clown).
- Maiatzak 2, osteguna. 19:00. Begoña Udaltegia. ‘Ni eta Nitarrak’ (AED Elkartea).
- Maiatzak 9, osteguna. 19:00. Errekalde Udaltegia. Carmen’ (Nódulos Teatro).
Bilboko Udalak antolatzen duen egitasmo honek bi helburu nagusi ditu: tokiko eszena bultzatzea eta antzerkia hiriko auzoetara hurbiltzea.