Google Street View delako tresna informatikoari esker munduko edozein punturaino bidaia dezakegu gure ordenagailuetatik. Aplikazio honek hainbat arazo sortu dizkio Google enpresa ahalguztidunari, hala nola, Britain Handian edota Alemanian hainbat pertsonen aurpegiak pixelatu beharra. Googlen azken arazoa, hala ere, Europatik at sortu da. Izan ere, Japoniako Fukuoka hiriko emakume batek enpresa estatubatuarra salatu du aipatu Google Street View aplikazioan bere etxeko lehioan zintzilikaturik ziren kuleroak azaltzeagatik. Bertako egunkarietan jasotakoaren arabera, 20 urteko emakume honek 6.000 yen eskatu dizkio Google-i, hots, 5.447 euro.