Gaur egun bizi dugun krisi ekonomikoak hainbat pertsonei arazo larriak sortu dizkie. Dena den, Nadya Suleman izeneko emakumearen istorioak ez du munduan parekorik. Suleman ama ezkongabea da, baina ez seme edo alaba bakarrarena; guztira hamalau seme-alaba ditu! Sulemanek jada sei seme alaba zituen eta zazpigarrenez haurdun geratu zenean, bere sorpresarako zortzikiak zituela jakin zuen. Ezkongabea izanik eta hamalau seme-alabekin, Suleman estatuak ematen zizkion laguntzei esker bizi izan da. Orain berriz, 340.000 euro behar ditu bere etxea ez galtzeko. Diru hori lortzeko bide bakarra Vivid Entertainment enpresak film porno bat egiteko eskaera izan da.