Gizon batek behar dena baino gehiago edaten duenean emaitza imaginaezina izan daiteke, eta jazoera Errusian gertatzen bada are gehiago. Horixe da, hain zuzen ere, 44 urteko Alexander Kirilov errusiarrari gertatu zaiona. Kirilov astebukaera pasa zen bere lagunekin eta ohi baino gehiago edan zuen. Alkoholaren eraginpean edo, mapatxe bat ikusi zuenean “momentu atsegin bat pasatzea bururatu zitzaidan” adierazi du errusiarrak. Hala ere, gauzak ez ziren Kirilovek uste zuen bezala atera eta animalia, izuturik, koxka egin zion Kirilov-i zakilean. Mapatxeak zauri handia egin zion gizonari eta hau Moskuko ospitale batean azaldu zenean medikuek ezin zuten sinetsi gizonak azaltzen ziena.