53. edizioaren aurkezpena. Aniztasuna izan go da aurtengo Durangoko Azokaren ezaugarri nagusia. Guztira 158 parte-hartzaile eta 439 nobedade izango dira: 304 liburu, 93 disko, 18 aldizkari.

“DA! asko dira” lelopean, Azokak euskal kultura aberatsa eta oparoa dela aldarrikatu nahi du

Durangoko Azokaren 53. edizioa abenduaren 5 eta 9 bitartean ospatuko da eta edizio horren ardatz nagusia aniztasuna izango da. Izan ere, aurkezpen ekitaldian Gerediaga Elkarteko Nerea Mujikak azaldu zuen bezala, “euskal kultura oparoa eta aberatsa da eta aniztasun horren isla da Durangoko Azoka”. Aniztasun hori leloan ere islatzen da, Mujikak berak azaldu duenez, “Durangoko Azoka bakarra bada ere, aldi berean Azoka bizitzeko modu asko baitaude”.

Aniztasuna, nola ez, egitarauan ere islatu da: musika, antzerkia, kultura digitala, film-emanaldiak, umeentzako tailerrak… eta, noski, eskaintzan izango diren disko eta liburuetan. Antolatzaileek azaldu dutenez, “158 argitaletxe, diskoetxe, kultur elkarte, erakunde eta banatzailek parte hartuko dute aurtengo edizioan. Landako gunean 247 stand izango dira eta horietan 439 nobedade aurkitu ahal izango ditugu: 304 liburu, 93 disko, 18 aldizkari, argitalpen elektroniko bat eta 23 bestelakoak.

Urrian egindako agerraldian, 53. edizioaren nondik norakoak azaltzeaz gain, aurtengo edizioko kartela ere aurkeztu zen. Kartela Ane Labakak, Nerea Ibarzabalek, Mariñe Arbeok eta Malen Amenabarrek osatzen duten Txakur Gorria izeneko kolektiboak sortu du eta Landakoko planoan oinarrituta, bertako mugimenduak irudikatzen ditu. Hainbat urtez kartelaren ardura ibilbide luzeko artistei enkargatu ostean, aurten sortzaile berri batengana jotzea erabaki dute antolatzaileek.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.