© Jasminko Ibrakovic / Shutterstock

Estatuko Gazteriaren Kontseiluak aurkeztu duen txosten baten arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko 30 urtetik beherako gazteen % 15 eskas bizi zen pasa den urtearen amaieran euren gurasoen etxetik kanpo. Nafarroaren kasuan, berriz, adin tarte bereko gazteen % 80,3 euren gurasoekin jarraitzen du, hots, emantzipazio tasa 19,3koa da. Hego Euskal Herrian, beraz, emantzipazio tasa 30 urtetik beherako gazteen artean % 17,5ekoa izango litzateke.

Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan datua oso kezkagarria da. Izan ere, EAE da estatu mailan emantzipazio tasarik baxuena duen bigarren autonomia erkidegoa. Bakarrik Kantabriak du tasa baxuagoa (% 14,2). 

Txostenean azpimarratzen denez, estatuan emantzipatzen diren gazteen artean alokairuak gero eta garrantzi gutxiago du. Azken bi urteetan alokairuan bizi ziren gazteen ehunekoa % 60,6tik
% 59,2ra pasatu da. Hipoteka bat eskatzea oraindik zaila denez prekarietatean lan egiten duten gazteentzat, gero eta gehiago dira familiak utzitako etxeetan emantzipatuta bizi diren gazteak (% 12).

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.