Abian da Loraldiak antolatzen duen ‘Sormen Digitala’ bekaren laugarren edizioa. Bekaren xedea da ingurune digitalean euskarazko jatorrizko edukien sorkuntza sustatzea. Eskabideak aurkezteko epea urriaren 19an amaituko da eta eskabideak banaka zein taldeka aurkez daitezke. Proiektu garaileak 10.000 euroko laguntza ekonomikoa jasoko du eta urtebeteko epearen barruan gauzatu beharko da. Irabazlearen izena azaroaren 5an emango da ezagutzera eta proiektua 2027ko Loraldia jaialdian estreinatuko da.
Jatorrizko lan digitalak
Oinarrietan zehazten den moduan, beka jaso ahal izateko lanek jatorrizkoak eta digitalak izan behar dute. Ez dira aurreko lan analogikoen egokitzapenak edo digitalizazioak. Deialdiak lehentasuna ematen die ingurune digitalaren berariazko aukerak aprobetxatzen dituzten proposamenei.
Onartuko diren formatuen artean daude, adibidez, honako hauek:
- aplikazio interaktiboak
- podcastak
- webserieak
- errealitate areagotutako esperientziak
- bideojokoak
Euskal kultura teknologiarekin uztartzen duen beste edozein proposamen ere onartuko da. Izan ere, bekaren xedea da euskarazko kultura oraindik finkatu ez den arloetan sorkuntza sustatzea. Aldi berean, euskal kulturaren esparruan barruan proposamen berritzaileenak bultzatu nahi dira.
Aurreko edizioetako irabazleak
- Bekaren lehen edizioko proiektu irabazlea EHUko irakasle talde batek sortutako ‘Gorputza atzean utzi’ proiektua izan zen.
- Bigarren edizioko egitasmo irabazlea Piszifaktoria Ideia Laborategia eta Fikzio Fabrika taldeak ‘Hitzaurrea’ proiektua izan zen.
- Orain arte izan den azken edizioaren irabazlea, berriz, #Mauriziakezdauinorhil kolektiboak sortutako errealitate birtualeko ‘AppaMaurizia’ proiektua izan da.
Argibide gehiagorako: https://www.loraldia.eus/sormen-digitala-beka







