Etxe propioa aurrezkirik gabe? Gazteavalekin posible da

Eusko Jaurlaritzak bere lehen etxebizitzaren % 100 finantzatzen lagunduko die 40 urtetik beherako gazteei

  Egilea: Jose Poza
  Argazkia: Shutterstock.com
  Marrazkiak: Jon Mikel Zabalegi
  Hitz kopurua: 886
  Irakurketa denbora: 2 Minutu

Etxebizitza da euskal gazte askoren kezka nagusia. Gurasoen etxerik alde egin nahi, baina dirurik ez pisu baten sarrerarako. Egoera horretan dauden gazteei lagundu nahian, Eusko jaurlaritzak Gazteaval izeneko programa jarri du martxan, euskal gazteen emantzipazioa errazteko lehen etxebizitzaren balioaren % 100 finantzatzea ahalbidetuko duen abal-programa berritzailea.

Gazteaval Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen programa bat da. Horren bidez, lehen etxebizitza erosteko aurrezki nahikorik ez duten gazteei lagundu nahi zaie. Izenak iradokitzen duen moduan, abal edo garantia moduko bat da eta, horri esker, banketxeek etxebizitzaren balioaren % 100 arte finantzatu ahal izango dute.

Gazteaval programaren laguntza eskuratu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituzten gazteek:

  • Euskadiko udalerriren batean dagoen etxebizitza bat izan beharko du.
  • 40 urte baino gutxiago izatea.
  • Azken bost urteetan, gutxienez, bi urtez EAEko udalerriren batean bizi izatea.
  • Bakarrik erosi nahi dutenen kasuan, urteko diru-sarrerak 50.400 eurotik gorakoak ez izatea.
  • Kideren batekin erosten dutenen kasuan, urteko diru-sarrerak 86.400 eurotik gorakoak ez izatea.
  • Lehengo etxebizitzen erosketak bakarrik lagunduko dira.
  • Ohiko etxebizitza izan beharko du.
  • Etxebizitzaren gehienezko prezioa 340.000 eurokoa izango da.

Une honetan, Gazteaval programarekin bat egin duten banketxeak honako hauek dira: Kutxabank, Laboral Kutxa, Abanca, CaixaBank eta Bankoa. Oro har, banketxeek, gehienez, erosi nahi den etxebizitza horren benetako balioaren % 80 baino ez dute finantzatzen. Adibidez, etxebizitzaren balioa 300.000 euro bada, banketxeak 240.000 euro ‘utziko’ dizkizu eta erosleak beste 60.000 euro horiek bere aldetik jarri beharko ditu. Baldintzak betetzen dituzten gazteen kasuan, berriz, 300.000 euroak, hots, etxebizitzaren balioaren % 100 lortzeko aukera izango da. Izan ere, falta diren 60.000 euro horien aldea Eusko Jaurlaritzak abalatuko du. Gazteek ez dute inolako kostu osagarririk ordaindu behar izango abal horrengatik.

Programaren abantailez gozatu ahal izateko prozedura oso erraza da. Lehenik eta behin, programarekin bat egin duten banketxeetako batera joan behar da eta Gazteavalek eskaintzen duen finantzazioa nahi duzula azaldu. Baldintza guztiak betetzen duzula bermatzeko eskatuko zaizun dokumentazio guztia aurkeztu beharko duzu. Banketxeak aurkeztutako dokumentazioa aztertu eta mailegua ematen duen ala ez erabakiko du jarraitu ohi duten irizpideen arabera. Zure eskaera onartua bada, automatikoki Eusko Jaurlaritzaren abala lortuko duzu.

Mailegua banketxeek ematen dute; Eusko Jaurlaritzak, berriz, falta den kopuru horren abala ematen du. Banketxe bakoitzak maileguak emateko irispide propioak ditu eta, baliteke, batean ezetz esatea eta beste batean baietz.

Esan bezala, programan parte hartu ahal izateko gehienezko urteko diru-sarreren langa bat ezartzen da, baina ez gutxieneko bat. Kasu horretan, banketxeak izango dira hileko kuotak ordaintzeko gaitasun nahikorik duzun ala ez eta, horren arabera, mailegua emango dute ala ez. Hori da maileguan utzitako dirua berreskuratuko ahal izango dutela bermatzeko duten modua.

Bai. Programa erabili ahal da etxebizitza libreak zein babes ofizialekoak erosteko. Hori bai, gogoratu Babes Ofizialeko Etxebizitza bat eskuratu ahal izateko berariazko baldintza batzuk bete beharko dituzula.

Ez, abalak etxebizitzaren prezioa baino ez du estaltzen. Salerosketaren gastuak eta zergak zuk zeuk ordaindu beharko dituzu, bereizita. Normalean, gastu horiek etxebizitzaren prezioaren % 8-12 hartzen dute.

Abala ez da zure lan-egoeraren araberakoa. Edozein mailegutan bezala, kasu honetan ere eskatzaileak hileko kuotak ordaindu beharko ditu. Langabezian geratu zarelako kuota horiek ordaintzeko zailtasunak badituzu, bankuak edozein hipoteka arruntekin bezala jokatuko du (dirua berreskuratzen saiatuko da, hipoteka exekutatu ahal izango du, etab.).

Oinordetzan etxebizitza baten zati bat bakarrik jaso baduzu, programan parte hartzeko aukera izan ahal duzu. Era berean, zure aurreko etxebizitza bizigabea bazen edo biziezina bazen, edo dibortzio baten ostean galdu baduzu, programan parte hartu ahal izango duzu.

Lan kontuak direla eta Euskaditik kanpo joan behar baduzu, erosi berri duzun etxebizitza hori alokatzeko aukera duzu. Hori bai, atzerrira joango zarela egiaztatu beharko duzu eta Eusko Jaurlaritzaren abalarekin erosi duzun etxea alokairuan jartzeko baimena eskatu beharko diozu Finantzen Euskal Institutuari.

Bai, saldu ahal izango duzu, baina baldintza batekin: jatorrizko maileguaren % 80 baino gehiago zor baduzu, salmentaren diruaren zati bat erabili beharko duzu zor hori % 80tik behera murrizteko. Hau da, abalatuta zegoen zati hori itzuli beharko duzu.

Abalak indarrean jarraituko du jatorrizko bikotekideren batek etxearen jabe izaten jarraitzen badu eta etxe hori bere ohiko etxebizitza bada.

Bai, etxe hori zure zerga-egoitza ere izan daiteke, baldin eta zure ohiko etxebizitza bada. Ezin duzu etxea erosi lokal komertzial gisa erabiltzeko edo negozio gisa alokatzeko.

Abala aktibo dago maileguaren zorra jatorrizko zenbatekoaren % 80tik jaisten den arte. Ez du urte-iraupen finkorik, eta ordaintzen duzun horren araberakoa izango da.

Guztiz doakoa da. Banketxeek edo Eusko Jaurlaritzak ez dizute ezer kobratuko. Abala jaso ondoren baldintzak betetzen ez zenituela edo gezurra esan duzula egiaztatzen bada, urteko % 1eko komisioa ordaindu beharko duzu.

Eskaerak aurkezteko epea 2029eko urrian amaituko da, edo programaren aurrekontua agortu arte (144 milioi euro).

Honako hauetara joa ahal duzu argibide gehiago behar izanez gero:

  • Programan parte hartzen duten edozein banketxe
  • GAZ bulegoak  Bilbo, Gasteiz eta Barakaldo)
  • Gazteaukera atarian den GAZ bulego birtuala
  • Eusko Jaurlaritzaren Gazteria Zuzendaritza
  • Finantzen Euskal Institutua

Abantaila nagusia da etxe bat eros dezakezula sarrera ordaintzeko behar diren aurrezkiak lortzeko urteak itxaron behar izan gabe. Adibidez, 300.000 euroko etxe baterako 60.000 euro izan beharko zenituzke aurreztuta. Programa honi esker, orain, hori ez da beharrezkoa, kopuru hori Eusko Jaurlaritzak abalatuko duelako zure ordez.

Programak finantzazioa lortzeko aukera ematen dizu, baina eskatutako kopuruaren % 100 eta kopuru horri dagozkion interesak bueltatu beharko dituzu beste edozein mailegutan bezala. Alde nagusia da finantzaketa lortzeko ez duzula aldez aurretik aurrezkirik izan behar.

Programaren helburua da euskal gazteek indepedizatu ahal izatea eta beren etxebizitza izatea. Horretarako, hasierako aurrezkia izatearen oztopoa ‘kentzen’ da, hori baita, sarritan, gainditzen zailena.