Gora egin du Ni-Nien kopuruak

Pandemiak, bereziki, gazteenekin grinatu den krisi ekonomiko bat eragin du. Jarduera ekonomikoaren geldialdia eta enpleguaren suntsipena, beste behin, 25 urtetik beherakoen kolektiboarekin grinatu da. Pasa den urtearen hirugarren hiruhilekoan, adibidez, talde horren langabezia-tasa Euskadin % 42,68koa izan zen eta Nafarroan, berriz, bigarren hiruhilekoan, % 33koa.

Pandemiak eragindako fenomeno hori, Hego Euskal Herrian ez ezik, estatu osoan errepikatu da. Ondorioz, Espainia da ELGA (Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundea) osatzen duten herrialde guztietatik gazteen langabezia-tasa handiena duen herrialdea. ‘Enplegu-aukerak ELGAn 2021’ txostenean jasotzen denez, azken krisi honen hasierako lau hilabeteetan, Estatuan, langabezia-tasa gazteenen artean, hau da, 16 eta 24 urte bitarteko horien artean, hamar puntutan igo zen. Ondorioz, pandemiaren hasieran zen % 31,5eko langabezia-tasatik % 42ko langabezia-tasara pasatu zen.

Krisi honek gehien erasandako gazteak pandemiaren aurre-aurreko aldian lan-merkatuan sartu ziren horiek eta kontratazio gutxiko testuinguruan lehen lana aurkitzea lortu ez zuten horiek izan dira. Izan ere, iraizpenei, ikasketak amaitu eta lan-merkatuan sartzeko aukera falta  edo ezintasuna gehitu behar zaie.

Pandemiak, nagusiki, zerbitzu sektorean eta formakuntza handirik gabe gazteek eskuratu izan ohi dituzten lanpostuak suntsitu ditu. Gainera, gazte askok zailtasun handiak izan dituzten beren ikasketak online jarraitzeko.

Zoritxarrez, lan-merkatua oso polarizatua dago, eta bertan, sektore teknologikoa bezalako sektoreetan oso trebatuta dauden pertsonek bat egiten dute behin-betikotasunera eta etengabe lana galtzera kondenatuta dauden horiekin. Fenomeno hori areagotu egin da pandemiarekin.

Gero eta Ni-Ni gehiago

Horren guztiaren ondorioz, 2020. urtean, eta Eurostat-Europako Estatistika Bulegoak ekainean emandako datuen arabera, Ni-Nien kopuruak nabarmen egin du gora Hego Euskal Herrian. Eurostatek egiten duen definizioan, Ni-Niak ikasleak edo langileak ez diren gazteak dira, baina ez ditu arrakastarik gabe lan bila aktiboki diren eta lan bila ez diren horien artean bereizketarik egiten. 

Ni-Nien kopuruaren bilakaerak harreman zuzena du enpleguarekin. Horrela, ekonomia ondo dagoenean  kopuru horrek behera egiten du eta, ostera, krisi garaietan, kopuru horrek gora egiten du. 2008. urtean hasi zen krisiarekin NI-Nien kopuruak nabarmen egin zuen gora eta etengabe hazi zen 2021. urtera arte. Pandemiak efektu bera eragin du.

Euskadin, 29 urtetik beherako gizonen % 12,3 Ni-Niak lirateke; adin tarte bereko emakumen artean, aldiz, kopuru hori % 11,8koa da. Nafarroari dagokionez, adin-tarte bereko gizonezkoen % 13,2 sartzen dira Ni-Nien parametroetan eta emakumezkoen ehunekoa 0,6 puntu baxuagoa da (% 12,6).

Euskal Autonomia Erkidegoan ikasle edo langile ez diren gazteen kopurua % 12,1eraino igo da; 2019. urtean baino 3,3 puntu gehiago. Nafarroako Foru Erkidegoan, berriz, igoera ia 4 puntukoa izan da (3,9) eta 2019. urteko % 9tik oraingo % 12,9ra pasatu da. Edozein kasutan, Euskadiko zein Nafarroako ehunekoak Europako eta Espainiako batezbestekoen azpitik daude.

Pasa den urtean, Europar Batasuneko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 13,7 Ni-Nitzat jo daitekeen parametroen barruan aurkitzen zen. Kopuru hori 1,1 puntu altuagoa da 2019. urteko datuarekin alderatuta. Joera bera ikus daiteke adin-talde guztietan: 20-24 urte bitarteko gazteen kasuan % 15,7 (1,2 puntuko igoera); 25.29 urteko gazteen kasuan % 18,6 (1,4 puntuko igoera); eta, 30-34 urte bitartekoen kasuan % 18,2 (0,8 puntu gehiago). 

Espainian, berriz, Ni-Nien ehunekoa % 2,4 igo zen 2020an,  % 17,3ra iritsiz. Oso aste gutxitan aurreko urteetan izandako aurrerapenak guztiz desagertu dira. Datuei gainbegirada bat emanez, 2019. urtean Espainian ikasten edo lanean ez ziren gazteen kopurua milioitik beherakoa zen (982.900). Hori izan zen 2005. urtez geroztik izan den kopururik txikiena. Kontuan izan behar da urte horretan hasi zela  Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) Ni-Nien inguruko datuak biltzen, eta serie historiko horretan milioitik jaisten zen lehen aldia izan zela.

Europar Batasunean, 29 urtetik beherako Ni-Nien kasuan, hiru herrialdek soilik zuten 2020. urtean Espainiakoa baino tasa handiagoa: Italia (% 23,3), Grezia (% 18,7) eta Bulgaria (% 18,1). Txanponaren beste aldean, % 10etik beherako tasarekin, sei herrialde aurkitzen ziren: Austria, Malta, Eslovenia, Alemania, Luxenburgo eta Herbehereak.

Hego Euskal Herriko datuetara bueltatuz, azpimarratzekoa da Ni-Nien artean handiagoa dela gizonen kopurua emakumeena baino. Eurostatek emandako datuen arabera, Euskadin, 29 urtetik beherako gizonen % 12,3 Ni-Niak lirateke; adin tarte bereko emakumen artean, aldiz, kopuru hori % 11,8koa da. Nafarroari dagokionez, adin-tarte bereko gizonezkoen % 13,2 sartzen dira Ni-Nien parametroetan eta emakumezkoen ehunekoa 0,6 puntu baxuagoa da (% 12,6). Kasu bietan ehunekoen artean alde handirik ematen ez bada ere, azpimarratzeko datua da Europan kontrako joera ematen delako. Horrela, batez beste, Europan gizonezko Ni-Nien kopurua % 12,2koa den bitartean, emakumezkoena % 15,4raino hazten da. Estatuan, gizonezkoen eta emakumezkoen proportzioa guztiz berdina da (% 17,3). 

Ikastaro errepikatuak eta kualifikazio eskasa

Espainia EBko gainerako herrialdeekin alderatuz gero, Estatuko lan-merkatuak eta, bereziki, gazteek jasan duten kolpe gogorra agerian geratzen da. Kontsultatutako adituen arabera, pandemia eta horrek lan-merkatuan eta prestakuntzan izan dituen ondorioak izan litezke Espainia nini gazteen ehunekoa % 10etik behera duten Alemania, Norvegia edo Suedia bezalako herrialdeetatik urrun utzi duten faktoreak.

Izan ere, Estatuan jasotako datuek adierazten dute gazteen formakuntzan arazo larri bat dagoela. Pandemiaren eraginez lan-merkatutik kanporatuak izan diren horiek edo lan-merkatuan sartzea ezin izan duten horiek trebatzen jarraitzeari utzi diote. Horrela, beren ikasketak amaitzen dituztenean formakuntza desagertzen da eta gutxi dira lana galdu ostean trebatzen jarraitzen dutenak.

ELGAk berak onartzen duenez, hezkuntza eta lan-merkatuaren arteko ibilbidea zaila egin da azken urteetan. Pandemiak zailtasun hori areagotu egin du. 

Era berean, turismoarekiko eta oso langile kualifikatuak eskatzen ez dituzten zerbitzuekiko mendekotasunak Estatuko langabeziaren eta Ni-Nien hazkundea munduko handienetako bat izatea eragin dute.Formakuntza-maila baxua duten gazte gehienek turismo sektorean edo ostalaritzan lan egiten dutenez, langabezian geratu dira egun batetik bestera.

ELGAk hilabete honetan bertan argitaratu duen Education at a Glance 2021 txostenak agerian utzi du, beste behin, Espainak arazo handia duela arlo horretan.Txosten horren arabera, gazteek ikasten ez jarraitzeko edo lan-merkatuan ez sartzeko ematen dituzten arrazoiak askotarikoak dira: senideren bat zaindu beharra, etxean lan egin beharra, bizitza-estilo 'arriskutsuak' izatea... 

Txostenak agerian uzten duenez, Espaina da DBHn errepikatzaile-tasarik altuena duen ELGAko herrialdea. Ikasleen % 8,7 errepikatzailea da; oso datu kezkagarria kontutan hartzen bada ELGAko batezbestekoa % 1,9koa dela. Batxilergoan ere joera bera mantentzen da: errepikatzaileak % 7,9 dira eta ELGAn % 2,9. Maila horretan bakarrik Txekiar Errepublikak du datu okerragoa. 

ELGAk berak onartzen duenez, hezkuntza eta lan-merkatuaren arteko ibilbidea zaila egin da azken urteetan. Pandemiak zailtasun hori areagotu egin du. Horregatik, ezinbestekoa da eskola-uzte goiztiarra eragoztea, are gehiago egungo egoera nahaspilatsuan. Izan ere, enplegu bat lortzeko abantailak nabarmen handitzen direlako hautagaiaren prestakuntza-maila handiagoa denean eta goi-mailako hezkuntzaren eta soldata handiagoen artean harreman zuzena dagoelako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.