Abian da Sanferminetako Kartel Lehiaketa

Lanak aurkezteko epea apirilaren 8an amaituko da eta herritarrek epaimahai batek aukeratutako 10 finalisten artean aukeratu ahal izango dute

Apirilaren 8an amaituko da 2024ko Sanferminetako Kartel Lehiaketarako originalak aurkezteko epea. Bosgarren urtez jarraian, lanak telematikoki aurkeztuko behar dira, www.pamplonaescultura.es webgunean eskuragarri dagoen inprimaki digital baten bidez. Kartelak originala eta argitaratu gabea izan beharko du, eta egiteko teknika librea izango da. Saria 6.000 eurokoa da.

Adimen artifiziala

Edizio honetan kartelak egiteko adimen artifizialaren erabilera arautu da. Teknologia mota hori erabiliz gero, egileek xehetasunez eman beharko dute beren esku-hartzearen berri, eta jabetza intelektualaren eskubideak errespetatzen direla bermatu beharko dute. Ezingo zaie saririk eman adimen artifizial sortzaile hutsez sortutako obrei.

Kartel bakarra aurkeztu ahal izango da egile bakoitzeko, eta ezingo dute parte hartu lehiaketaren aurreko edizioetan finalisten artean aukeratutako obrarik.

Irudiak kartela .jpg formatuan erakutsi beharko du. (820m x 1.171 pixel), gehienezko pisua 2MB dela. Kontuan izan behar da finalera iristen diren 10 kartelek, inprimatzerakoan, 1000 x 700 mm-ko formatua izango dutela. Kartelek derrigorrez izan beharko dituzten testu honako hauek dira: San Fermin, 2024, Pamplona/Iruñea, Del 6 al 14 de julio / Uztailaren 6tik 14ra).

Aurkezteko epea amaitu ondoren, epaimahai espezializatu batek 10 kartel finalistak aukeratuko ditu, eta horien plika zenbakiak Iruñeko Udalaren webgune ofizialetan argitaratuko dira. Lehiaketaren azken fasean, herritarrek gutxienez 7 egunez luzatuko den bozketa batean parte hartu ahal izango dute, 2024ko San Fermin jaiak iragarriko dituen kartel irabazlea zein izango den zehazteko.