Egilea: Oier Zabalegi
Argazkia: shutterstock.com
Hitz kopurua: 225
Irakurketa denbora: Minutu 1
Abian da Hego Euskal Herriko eszenako musikari eta talde gazte emergenteak bultzatzea eta laguntzea helburu duen VillaSoundBilbao(VSB) jaialdiaren VI. edizioa. 16 eta 35 urte bitarteko musikari gazteek datorren otsailaren 17ra arte izango dute jaialdiaren aurtengo edizioan izena emateko aukera.
Izena ematen duten horien guztien artean, epaimahai batek 12 talde/bakarlari aukeratuko ditu Bilborock aretoan izango diren 4 kontzertutan jotzeko. Hamabi talde horietatik seik VSB Mentoring fasean parte hartzeko aukera izango dute. Fase horretan, gazteek beren beharretara egokitutako mentoretza profesionala jasoko dute. Bertan, besteak beste, komunikazioa eta harreman publikoak, musika-ekoizpena, jabetza intelektuala eta eskubideen kudeaketa, booking-a, kontzertuak eta birak eta enpresa sustatzaileekiko harremanak landuko dituzte. VSB Mentoring fasean parte hartzen dutenen artean banda edo bakarlari bat hautatuko da VSB Tour 2026 fasean parte hartzeko. Fase horretan, hautatutako taldeak 3 kontzertuko bira egin ahal izango du Estatuan zehar “Son Estrella Galicia” zikloaren barruan.
Sari gehiago
Jaialdiak, gainera, beste hainbat sari banatuko ditu epaimahaiak aukeratutako taldeen artean. Adibidez, Musika Bulegoa saria irabazten duen taldeak kontzertu bat eskaini ahal izango du Musika Bulegoaren kide den areto batean. Bizkaiko musikariek, gainera, Bilboko Aste nagusian jotzeko aukera irabaz dezakete. Beste sarien artean BIME jaialdian eta SGAEk antolatutako musika urbanoko ekitaldi batean jotzeko aukera ere daude.
PUBLIZITATEA








