Alavabusek ere patinete elektrikoak debekatu ditu

Aldundiaren erabakiak bat egiten du beste garraio-erakunde askoren erabakiarekin, eta ibilgailu horien bateriek izan ditzaketen segurtasun-arazoetan oinarritzen da

Arabako Foru Aldundiak iragarri duenez, otsailaren 5etik aurrera, debekatuta egongo da Alavabus eta Eskualdeko Garraioko lineetan patinete elektrikoak sartzea. Aldundiak azaldu duenez, neurria segurtasun arrazoiengatik hartu da, garraio publikoko hainbat sistematan bateriaz elikatutako horrelako mugikortasun elementuetan leherketak izan baitira.

bPatinete elektrikoen baterien gainberotzeak eragindako Ustekabeko leherketek kalte materialak eragin dituzte ibilgailuetan eta garraio-azpiegituran, eta zerbitzu-emateari eragiteaz gain, pertsonei  ere lesioak eragin dizkiete. Horrelako leherketen ondorioz asko dira munduan zehar horrelako erabakia hartu duten garraio-erakundeak. Adibidez, ondorioz, Londresko Garraio Agintaritzak, Bartzelonako ATMk, Madrilgo Garraioen Eskualde Partzuergoak, RENFEk, Metro Bilbaok, Bizkaibusek eta Euskotrenek beren ibilgailuetan patinete elektrikoak sartzea debekatu dute.

Duela gutxi, Bizkaiko Foru Aldundiak neurri bera hartu du Bilbobuserako, Bizkaibuserako eta errepide bidezko bidaiarien hiriarteko garraiorako. Azterlan propio baten bidez, Metro Bilbaok eta Euskotrenek ondorioztatu zuten patinete eta monoziklo elektrikoetan sartutako bateria elektrikoek eztanda egiteko duten arriskuak justifikatzen zuela haien garraio-sistemetan debekatuta egotea. Debeku horrek Alavabus eta Eskualdeko Garraio linea guztiei eragiten die, Okina eta Gasteiz arteko eta Artziniegako hurbiltze zerbitzuei barne.