Berrikuntza eta teknologia berriak Bilboko gazteen aisialdirako

Basurtuko ‘La Perrera’ eraikin berriak gazteei zuzendutako hainbat jarduera hartuko ditu lehen hiruhileko honetan

Basurtun inauguratu berri den ‘La Perrera’ eraikinak gazteen aisialdirako hainbat jarduera hartuko ditu urte honen lehen hiruhilekoan. Astelehenetik larunbatera bitartean garatuko diren jardueren artean ikerkuntza eta esperimentazio teknologikoa ardatz izango dituzten tailerrak eta ekitaldiak izango dira nagusi. Horretarako, besteak beste, 3D inprimagailuak, laserra, chroma, Lego robotak, programatzeko softwarea, grabazio-ekipoak, proiektagailuak eta erreproduzigailuak bezalako baliabideak jarriko dira gazteen esku. Horiei esker, gazteek esparru horretako gaitasunak garatzeko aukera izango dute beren aisialdia antzeko zaletasunak dituzten beste gazteekin partekatzen duten bitartean.

Pasa den abenduan inauguratu zen La Perrera eraikinaren xedea da Bilboko gazteentzako erreferentziazko gune eta ekipamendu bihurtzea. Eraikina 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzakoespazioa da.

Programa

Hala, e-sports, moda eta teknologia tailerrak antolatu dira. Jorratuko diren bestelako gaiak, adibidez, honako hauek dira:  artea eta teknologia bateratzen dituzten gailuen sorrera, giza gorputzaren gaitasunak hobetzeko edo handitzeko teknologia erabiltzeak dituen ondorioei buruzko hausnarketa.

Urtarrilaren 13 eta 14an eta apirilaren 1ean eta 2an Gure Derbi izeneko ekitaldia izango da. Bertan, 200 lagun inguruk FIFA bideo-jokora jolastu ahal izango dute. Gainera, Twitch bidez emitituko den ShowMatch delako bat ere izango da. Txapelketa doakoa da eta ez da aldez aurretik izena eman behar.

Horrez gain, astean zehar hainbat jarduera programatu dira. Adibidez, asteazkenetan gazteek Gaming Just Dance dantza-jokoan aritzeko aukera izango dute. Ostiraletan, berriz, robotikaren txanda izango da: Lego jokoa erabiliz ataza ezberdinak burutu beharko dituzten robotak eraiki beharko dituzte parte-hartzaileek.

Tailerrak

Lehen hiruhileko honetarako hiru tailer antolatu dira:

  • E-Sports Kluba: Otsailaren 11tik apirilaren 24ra bitartean, 18-30 urte bitarteko gazteek tailer horretan parte hartzeko aukera izango dute aurrez aurre eta online. Tailerra elebiduna izango da eta parte-hartzaileek E-Sports talde bat sortu ahal izango dute. Horretarako, hainbat erronka eta misio osatu gainditu beharko dituzte. Tailer honetan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Prezioa 5 eurokoa da.
  • 3D Fashion: tailer honetan 12-17 urte bitarteko gazteek moda eta teknologia uztartuko dute. Tailerra elebiduna izango da eta asteartetan eta ostegunetan irakatsiko da urtarrilaren 24tik apirilaren 1era bitartean. Doako tailerra izango da, baina aldez aurretik izena eman behar da bertan parte hartu ahal izateko.
  • Etorkizuneko gorputzak: Otsailaren 2an hasita Jakinmin elkarteak 9 saio egingo ditu teknologiaren eta gizadiaren arteko harremanaz hausnartzeko. Gainera, gazteek artea eta teknologia uztartzen dituzten gailuak sortzekoa ukera ere izango dute. Tailer horren xedea da teknologiaren erabilerak giza gorputzaren gaitasunak hobetu edo handitzeko dituen ondorioen inguruan sakontzea.
Iruzkin 1
  • […] Robotika, 3D inprimaketa eta podcasta abenduaren 26tik 29ra, eta urtarrilaren 2tik 4ra, 17:00etatik 21:00etara. […]

Iruzkinak itxiak daude...