Bikotekideari ezkutatzen dizkiogun sekretu sexualak

Zintzotasuna eta izaera irekia izatea harreman osasuntsu baterako ezinbesteko zutabeak diren arren, sexualitatearen izaera pribatuak zenbait kontu ezkutuan gordetzera bultzatzen gaitu.

 Irakurketa denbora: 2 Minutu

Bikotekidearekin momentu onak partekatzeaz gain, beldurrak, ziurgabetasunak eta arazoak ere partekatu behar izaten dira eta, zenbait kasutan, sexuarekin harremana duten zenbait sekretu ere. Oro har, zintzotasuna eta izaera irekia izatea harreman osasuntsu baterako ezinbesteko zutabeak diren arren, sexualitatearen izaera pribatuak zenbait kontu ezkutuan gordetzera bultzatzen gaitu.

Sekretu sexualak

Fantasia sexualak dira sekretu ohikoenetako bat. Horrelako fantasiak izatea normala bada, egia da batzuek tabu izaten jarraitzen dutela, eta epaituak sentitzeko beldurraren ondorioz, ez ditugu bikotekidearekin partekatzen.

Gure sexu-iragana isilpean gordetzea ere ohikoa da. Gure esperientzietako batzuek jeloskortasuna edo segurtasunik eza eragin dezakete bikotekidearengan, eta, zalantzaren aurrean, isilik egon ohi gara.



Aurrekoarekin harreman estua duen beste sekretu mota bat azaldu gabeko esperientziena da. Bikotekidea ezagutu aurretik izan ditugun sexu-esperientziek zalantzak sor diezazkigukete, praktika jakin batzuen faltagatik edo praktika ohikoago batengatik.

Ohikoa da, halaber, gure gorputzari buruzko ziurgabetasunak ere isilpean gordetzea. Kasu honetan, gure ahuleziak agerikoak egiteak edo bikotekideari horien berri emateak sor dezakeen testuinguru berriaren aurrean, nahiago izaten da gauzak dauden bezala uztea.

Sexu-grinaren aldaketak ere isilpean gordetzen dira. Adibidez, harremanak aurrera egin ahala, gerta daiteke bikotean norbaitek konpromiso-maila ez erakustea eta bere libidoa jaistea. Kasu honetan, gure bikotearen autoestimua kaltetu gabe jorratzeko gai zaila da.

Sexu-osasunari buruzko sekretuak ere ohikoak dira. Erekzioaren disfuntzioa edo orgasmoa lortzeko zailtasuna bezalako arazoak ezkutuan mantentzeko joera izaten da lotsagatik edo epaituak izateko beldurragatik.



Isilpean gorde ohi dira, halaber, ase gabeko behar sexualak, gure bikotekideari kalterik ez egiteko.

Azkenik, jostailu sexualekin esperimentatzeko gogo da isilpean gorde ohi den beste gai bat. Kasu honetan, arrazoi nagusia elementu horiekin esperimentatzeko nahia onartu behar izatearen deserosotasuna izaten da.

Normala da zenbait gai guretzat mantentzeko beharra sentitzea. Baina, oro har, eta kontrakoa pentsa dezakegun arren, gure nahiak eta beldurrak bikotekidearekin partekatzeak eragin positiboa izan ohi du, behar bezala kudeatuz gero.

Lohizune Loroñp