Bilbao Balioen Hiria Sarien seigarren edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea 2024ko otsailaren 29an amaituko da. Erakunde irabazleek 3.300 euroko saria jasoko dute.

Bilboko Udalak Bilboko Balioen Agirian jasotako balioak sustatzen dituzten ekimenak jendaurrean aitortzea helburu duen Bilbao Balioen Hiria Sarien VI. ediziorako ekimenak aurkezteko epea ireki du.

Erakunde irabazleek 3.300 euroko zuzkidura ekonomikoa duen saria Bilbao Balioen Hiria proiektuarekin eta Bilboko Balioen Agiriarekin duten konpromisoa aitortzeko ekitaldi publiko batean jasoko dute.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute irabazi-asmorik gabeko elkarte eta erakundeek; Bilboko ikastetxeek; Unibertsitateek eta sektore pribatuko enpresek, saltokiek, ostalaritzak, elkargo profesionalek edo antzeko erakundeek.

Erakunde interesdunek hainbat proiektu aurkeztu ahal izango dituzte eskabide bereizietan, ekimen bakoitzerako eskabide-inprimakia betez. Hala ere, erakunde bakoitzak sari bakarra jasoko du.

Hautagaitzak aurkezteko epea 2024ko otsailaren 29an amaituko da. Eskaerak Udalaren Erregistro Orokorraren bidez aurkeztu ahal izango dira, udalaren webgunearen bidez, edo aurrez aurre udal-barrutiko edozein bulegotan.