Irakurketa denbora: Minutu 1
Bilboko Udalak bizikletaren erabilera sustatu nahi du hiriko herritarren artean. Horretarako, beste hainbat neurrien artean, bizikleta garraiobide jasangarri eta osasungarri gisa egunerokoan erabiltzea sustatzea helburu duen ‘Domeketan bizikletaz’ programaren edizio berri bat aurkeztu du. Egitasmoa hiriko zortzi barrutietanegingo da bi urtez, eta urtean lau edizio egingo dira.
Aurtengo edizioaren lehen hitzordua apirilaren 6an izango da, Uribarri auzoko Funikularreko plazan. 2025erako beste hiru hitzordu programatu dira Ibaiondon, Abandon eta Begoñan. Datorren urtean, berriz, Deustu, Errekalde, Basurtu/Zorrotza eta Otxarkoaga/Txurdinagaren txanda izango da.
‘Domeketan bizikletaz’ Uribarrin
Apirilaren 6an bizikleta zaleek hainbat jarduerez gozatzeko aukera izango dute. Ekitaldia goizeko 10etan hasiko da eta jaia eta didaktika uztartzen dituzten hainbat jarduera izango dira. Jarduera guztiak adin eta bizikletarekin edozein esperientzia maila duten pertsonentzat diseinatuta daude.
- Bide-segurtasuneko tailerra: Prestakuntza-saio honetan, ikasgela pedagogikoarekin eta hiri-ibilbide praktikoarekin, parte-hartzaileek hiri-inguruneetan segurtasunez zirkulatzen ikasteko aukera izango dute.
- Kukaña Bizikletaz txapelketa: Bi gurpilen gaineko trebetasun-erronka, kukañaren joko tradizionalean oinarritua.
- Zulatutako gurpilak konpontzeko tailerra: Bizikletaren matxura ohikoenetako bat konpontzen ikasteko gune praktiko bat.
- Txirrindularitza profesionaleko simulagailuak: Euskadi Fundazioarekin elkarlanean, parte hartzen duten pertsonek txirrindulari-lasterketen bi simulagailu probatu ahal izango dituzte.
- Haurren gunea eta sormen-jarduerak: Eskulanen eta pinturaren tailerra, haurrek ere une lasaiagoak izan ditzaten.
- Bigarren eskuko bizikleten azoka: erakusketa- eta proba-espazio bat, interesa duten guztiek bizikletak salerosi ahal izateko.
Interesdunek izena eman dezakete bizibilbaobizikletaz.eus webgunean eskuragarri dagoen formularioaren bidez.
“Domeketan bizikletaz” ekimena Bilboko Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak sustatutako #BiziBilbaoBizikletaz plan berriaren markoan antolatzen da. Proposamen honekin, Udalak mugikortasun aktiboarekiko eta jasangarritasunarekiko duen konpromisoa sendotu nahi du, bilbotarrek eta bisitariek bizikletaren bidez hiria gozatzeko topagune eta ikaskuntza-guneak eskainiz.








