Bizkaiak Teknologia Kuantikoa jarriko du enpresen esku

Bizkaiko Foru Aldundiak doako aholkularitza eta 12 ordenagailu kuantikoko sarea eskainiko dizkie lurraldeko enpresei

 Irakurketa denbora: Minutu 1

Bizkaiko Foru Aldundiak doako zerbitzu berritzaile bat jarri du martxan lurraldeko enpresen lehiakortasuna indartzeko teknologia kuantikoaren bidez. Lantik foru sozietatearen bitartez, enpresek aholkularitza espezializatua jaso eta azpiegitura kuantikoa erabiltzeko aukera izango dute, haien berrikuntza-proiektuak garatzeko.

Ekimenak enpresa txiki eta ertainei teknologia emergente disruptibo hau erabiltzeko aukera emango die. Kontuan izan behar da normalean horrelako teknologiak bakarrik enpresa handian esku izan ohi dela. Egitasmo honi esker, berriz, Bizkaiko enpresek 12 ordenagailu kuantiko eta 5 teknologia desberdin erabiltzeko sarbidea izango dute urte honen amaierara arte.

Teknologia kuantikoa

Zerbitzua doakoa izango da eta egoitza soziala eta fiskala Bizkaian duten eta gutxienez 5 langile dituzten enpresa guztientzat dago zabalik. Bizkaian egoitza soziala eta fiskala duten eta gutxienez 5 langile dituzten edozein sektoretako enpresentzat da. Zerbitzua eskuratzeko, Lantikek deialdi publiko bat egingo du, zeinaren bidez enpresek aurkeztu beharko baitituzte esperimentatu nahi dituzten proiektuak. Baina, lehenago, beren interes-adierazpenak esteka honen bidez aurkeztu behar dituzte.

Ekimen hau Biqain-Bizkaiko estrategia industrial kuantikoa egitasmoaren parte da. Biqain, berriz, Eusko Jaurlaritzak gidatutako BasQ aliantzaren barruan kokatzen dena. Horren bidez, Bizkaiak bere posizioa indartu nahi du nazioartean garrantzia hartzen ari den teknologia berri honetan.



Biqain-ek Bizkaiko ekosistema kuantikoa Leioako Parke Zientifikoko María Goiri eraikinean kontzentratuko du. Aldundiak iragarri duenez, eraikin hori Zamudioko Tecnalia, Abantoko Energy Intelligence Center, Bilboko BAT Dorrea, Telefonicaren Bilboko egoitza, Zorrozaurre eta Ingeniarien Eskola lotuko dituen esperimentazio-eraztun kuantiko bat garatuko da.Global Data Quantum, Erdhart Serikat, Falcondale, QuantumMads, QCentroid, Ibermática eta Quibiz.team bezalako enpresek dagoeneko teknologia hau erabiltzen ari dira, eta haien esperientziak jakintzak partekatu dituzte BAT Dorrean antolatutako jardunaldi batean.

Advertisements