Aldecoa Ipuin Jaialdiaren II. edizioak ipuinaren mugak aztertuko ditu

Ignacio Aldecoaren jaiotzaren mendeurrenarekin bat egiten duen edizioa martxoaren 11tik 15era bitartean izango da

 Irakurketa denbora: Minutu 1

Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak antolatzen du eta Iban Zalduak zuzentzen duen Aldecoa-Ipuin Literarioaren Nazioarteko Jaialdiaren bigarren edizioa martxoaren 11tik 15era bitartean ospatuko da. Jaialdiak Araban dagoen potentziala aprobetxatu nahi du “ipuinaren eta literatura laburraren funtsezko erreferente” izaten jarraitzeko.

“Ipuina mugaldean, ipuinaren mugak” lelopean, jaialdiak “poesiaren eta eleberriaren, fantasiaren eta errealitatearen, tradizioaren eta abangoardiaren artean mugitzen den” genero horren mugarri izaera aztertuko du.

Bigarren edizioa

Jaialdiak pasa den irten ospatu zuen bere lehen edizioa herritarrei literaturaren eta liburuaren inguruko proposamen berezia eskaintzeko helburuarekin eta Gasteiz ipuin literarioaren erreferente bihurtuz.

Jaialdiko zuzendari Iban Zalduak nabarmendu zuenez “ipuina da, agian, generorik aldakorrena eta aldi berean narrazio giza-esentziara hurbilen dagoena”. Kontakizunak “ez dira soilik muga literarioak desafiatzen dituzten gunea, baita pertsonen arteko mugak erausten dituztenak ere”.

Jaialdiaren bigarren edizio honek Ignacio Aldecoa Kultur Etxean izango du egoitza nagusia, nahiz eta bere jarduerak hiriko beste kultur gune batzuetara ere hedatuko diren, hala nola Florida Zinemak, Arabako Unibertsitate Campusa, Izaskun Arrue Kulturgunea, Elkar liburu-denda, Aldabe Gizarte Zentroaren liburutegia eta Mara-Mara liburu-denda.



Programak literatura-esparruko izen handiak bilduko ditu, besteak beste, Cristina Fernández Cubas, Elvira Navarro, Luis Mateo Díez, José María Merino, Juan Pedro Aparicio, Eider Rodríguez, Joxemari Iturralde, María Fernanda Ampuero, Jon Bilbao eta Karmele Jaio.

Aurtengo edizioak esanahi berezia du, Ignacio Aldecoaren jaiotzaren mendeurrena (1925) ospatzen baita. Bere lanak erreferente izaten jarraitzen du gaur egungo narratzaile eta irakurle belaunaldientzat.

Jarduera guztiak doakoak izango dira, baina kontuan hartu behar da edukiera mugatua izango dela, programatutako zinema proiekzioan eta tailerrean izan ezik.

Advertisements