Gasteizko Ipuin Literarioen Nazioarteko Jaialdia

Martxoaren 13tik 16ra bitartean Ignacio Aldecoa Kultur Etxeak ipuinaren eta literatura laburraren garrantzia azpimarratzea helburu duen jaialdiaren lehen edizioa hartuko du.

Ignacio Aldecoa Kultur Etxeak , bereziki euskal testuinguruan, ipuinaren eta literatura laburraren garrantzia azpimarratzea helburu duen Ipuin Literarioen Nazioarteko Jaialdiaren I. edizioa hartuko du martxoaren 13tik 16ra bitartean. Arabako Foru Aldundiak antolatuta, jaialdi honen helburu nagusia da Araba literatur genero horren erreferente bihurtzea.

Iban Zaldua idazlearen zuzendaritzapean, literatura eta irakurketan interesa duen edonori zuzendutako tailerrak, hitzaldiak, solasaldiak eta irakurketak programatu dira. Parte hartzaileen artean Eloy Tizón, Isaac Rosa, Tina Vallés, Harkaitz Cano, Aintzane Usandizaga, Ana Malagón, Aixa de la Cruz, Joseba Sarrionaindia, Pedro Ugarte, Mariasun Landa eta Benizze nabarmentzen dira. Gainera, Nagore Fernandez-Zabala, Mari Jose Olaziregi eta Irati Majuelo akademikoek ere parte hartuko dute.

Jarduera guztiak doakoak izango dira, baina ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea jaialdiaren webgune ofizialaren bitartez: https://aldecoafestibala.araba.eus/eu/home.