Blas de Otero – Ángela Figuera Poesia Saria

Lehiaketak bi modalitate ditu: euskara eta gaztelania. Parte-hartzaileek datorren maiatzaren 30era arte bidali ahal izango dituzte beren lanak.

Abian da Blas de Otero eta Ángela Figuera bilbotar poeten omenez Bilboko Udalak antolatzen duen Nazioarteko Poesia Sariaren XVII. edizioa. Lehiaketak idazleak euskara eta gaztelania modalitateetan parte hartzera gonbidatzen ditu. Parte-hartzaileek datorren maiatzaren 30era arte bidali ahal izango dituzte beren lanak. Bi kategorietako sariak 5.500 eurokoak dira.

Gutxienez 500 bertso eta gehienez 1.000 bertso dituzten formatu digitaleko lanak bakarrik onartuko dira. Obren gaia eta metrika aukera askekoak dira.

Blas de Otero – Angela Figuera Nazioarteko Poesia Saria edozein nazionalitateko edo bizilekutako parte-hartzaileentzat zabalik dago. Aurkeztutako poema-liburuek guztiz originalak eta argitaragabeak izan behar dute, eta ezin izan dira aldez aurretik beste lehiaketa batzuetan sarituak izan, ezta ohorezko aipamenik jaso ere. Era berean, ez da onartuko parte hartzen den modalitatea ez den beste hizkuntza batzuetako itzulpenik.

Lehiaketaren azken edizioan, Daniel García Arana (“Todo Instante”) eta Elena Sánchez Fuertes (“Epilogorik Gabe”) izan ziren irabazleak.