Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) munduko 301 eta 400 unibertsitate onenen artean jarraitzen du, Shanghaiko Rankingaren (ARWU) 2026ko edizioaren arabera, nazioarteko erreferentziazko sailkapen akademiko nagusian.
Euskal erakundeak hirugarren urtez jarraian mantendu du posizio bera mundu mailan balorazio onena duten unibertsitateen % 2ren artean, ebaluatutako 20.000 erakunde baino gehiagoren artean.
Espainiak 30 unibertsitate ditu 2026ko zerrendan, aurreko urtean baino sei gutxiago, eta EHU Estatuko zazpi onenen artean dago.
Ingeniaritza Kimikoa
Jakintza-arloen arabera, EHU munduko 101 eta 150 unibertsitate onenen artean dago Ingeniaritza Kimikoan, eta 151 eta 200 onenen artean Nanozientzian, Nanoteknologian eta Ingeniaritza Zibilean.
Halaber, 201 eta 300 onenen artean ageri da Materialen Zientzia eta Ingeniaritzan, Zientzia eta Ingeniaritza Energetikoan, Elikagaien Zientzia eta Teknologian, Ingeniaritza Metalurgikoan, Adimen Artifizialean, Farmazian eta Hezkuntzan.
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak azpimarratu du emaitza honek balio handia duela euskara bezalako hizkuntza gutxitu batean lan egiten duen unibertsitate batentzat
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak azpimarratu du emaitza horrek balio handia duela euskara bezalako hizkuntza gutxitu batean lan egiten duen unibertsitatearentzat.
Bengoetxeak azaldu duenez, egoera horrek meritu handiagoa ematen dio EHUk sailkapenean duen presentziari, batez ere Asiako unibertsitateen gorakadak zerrendako ohiko erakundeak atzean uzten dituen honetan.







