
Irakurketa denbora: 2 Minutu
Azken urteetan nabarmen aldatu dira maitasun eta erakarpen sexualaren eredu tradizionalak. Horren adibide argia da gizon gazteek emakume helduagoekiko erakusten duten sexu-erakarpen gero eta handiagoa, fenomeno honen inguruko terminologia propioa ere sortu delarik kulturan.
Tradizioz, gizonek emakume gazteagoak lehenetsi izan ohi dituzte harremanetan. Hala ere, gaur egungo gizartean, gizon askok, batez ere gazteek, emakume helduagoak ‘bilatzen’ dituzte.
Ziur aski MILF akronimoaren esanahia ezaguna egingo zaizue: “Mother I’d Like to Fuck“, hots, euskaraz TXEMA edo “txortan egiteko moduko ama” litzatekeena. Gauza bera gertatzen da gizon helduen kasuan, antzeko terminoa erabiltzen delarik: DILF (Dad I´d like to fuck). MILF terminoak azken urteetan hartu duen garrantziaz jabetzeko, aipatzekoa da eduki pornografikoko webguneetan MILF kategoria bat dagoela, eta erabiltzaileek gehien bisitatzen dutenetakoa dela. Hori dela eta, litekeena da termino hori erasokorra eta gutxiesgarria izatea. Nolabait horri buelta emateko, duela zenbait urte, WHIP (Women who are Hot, Intelligent and in their Prime) terminoa ere azaldu zen, sexualitatearen alorrean anglizismo bat gehiago gehituz.
MILF fenomenoak, esan bezala, erakargarri eta sexualki desiragarritzat jotzen diren emakume helduak izendatzen ditu, ama izateko adina dutenak. WHIP terminoak, berriz, ikuspegi askoz ere ahaldunduagoa proposatzen du, emakume helduagoek duten erakargarritasunaren, adimen sozialaren eta bizitzako momentu onenean egotearen balioa nabarmentzen duelarik. Bi kontzeptu horiek, nahiz eta jatorri eta ikuspegi ezberdinetatik sortu, emakume helduagoen erakargarritasuna aldarrikatzen dute, gaztaroa obsesiboki goraipatzen duen gizarte batean paradigma aldaketa proposatuz.
Asko eta askotarikoak dira gazte batek emakume nagusiago bat erakargarri ikusteko dauden arrazoiak. Laburbilduz, hauek lirateke nagusienak:
- Heldutasuna eta esperientzia: emakume helduagoek esperientzia handiagoa izan ohi dute bizitzan eta sexuan.
- Independentzia: emakume horiek autonomia pertsonala eta ekonomikoa izan ohi dute sarritan, eta horrek harremanen dinamika aldatzen du.
- Ziurtasuna: beren buruaz seguru dauden emakumeek erakargarritasun handia dute.
- Komunikazio argia: emakume heldu askok komunikazio zuzenagoa garatzen dute, nahasteak eta jokoak saihestuz.
