Datorren martxoaren 21ean Berriz Berri kanpainan izena emateko epea zabalduko da. Egitasmo horren xede nagusia da Donostiako konponketaren sektoreari agerikotasun handiagoa ematea. Proposamen horrekin, Donostiako Udaleko Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzak eta Cristina Enea Fundazioak berrerabilera erraztuko duten alternatibak ere bultzatu nahi dituzte. Kanpainak konponketak egitea eta bigarren eskuko produktuak erostea sustatuko du. Horretarako, opari bonuak zozketatuko dira #Berrizberri zerbitzua darabilten guztien artean. Bonu horiek sareari atxikitako tokiko saltokietan trukatu ahal izango dira
Online bilatzailea
Egitasmoaren barruan bada Saretuz-Kontsumo Eraldatzailearen Donostiako sarearekin batera garatu den online bilatzaile bat. Bertan, gainera, ekonomika zirkularraren inguruko informazioa eta dokumentazioa ere aurki daiteke.
Kanpainaren barruan gazteak sentsibilizatzeko hainbat jarduera egingo dira urtean zehar Donostiako Gaztelekuen sarean. Apirilaren 28an, Martuteneko Gaztelekuan eta maiatzaren 5ean, Intxaurrondoko Gaztelekuan gain honen inguruko antzezlan bat programatu da.
Horrez gain, produktuen bizitza erabilgarria luzatzen ikasteko zenbait tailer ere programatu dira. Kalapie elkartearekin batera bizikletaren bizitza erabilgarria luzatzeko tailerrak eskainiko dira Altzan, Loiolan eta Amaran. Gu Haziak Gara eta Emaus Fundazioarekin batera, berriz joskintza tailerrak eskainiko dira Altzan, Intxaurrondon, Loiolan eta Grosen.
Tailerren inguruko argibideak eta izen-emate inprimakia Cristina Enearen webgunean aurki daiteke.