Irakurketa denbora: Minutu 1
Eusko Jaurlaritzak eta EGK-k antolatzen duten Etikasi hezkuntza-programaren barruan, 18 eta 30 urte bitarteko hogei bat gazte Irlandako iparraldea bisitatzen ari dira. 2019an estreinatu zen egitasmo honen xedea da hezkuntza-tresnak sortzea du helburu, gazteei bizikidetza, bakea eta elkartasuna ulertzeko aukera emateko.
Gazteak EGKko hiru ordezkarirekin eta Baketik Fundazioaren ordezkari batekin bidaiatu dute. Uztailaren 8ra arte Belfast eta Derry hiriak bisitatuko dituzte. Bueltatzean, Pasaia eta Errenteria ere bisitatuko dute urriaren hasieran. Bidaiatu aurretik, gazteek prestakuntza-ikastaroa jaso zuten Bilboko La Perreran.
Irlandako iparraldera bidaiatu duten gazteak Lanbide Heziketako eta Unibertsitate Graduko ikasleak dira. Ekainean, berriz, Batxilergoko 1. mailako zenbait ikaslek Polonian izan ziren. Bertan, Krakovia eta Auschwitzeko kontzentrazio-eremua bisitatzeko aukera izan zuten.
Etikasi Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Saileko Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako Zuzendaritzak antolatzen du Euskadiko Gazteen Kontseiluarekin eta Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzaren elkarlanean.
Programa sortu zenetik, bi modalitateetan, 120 gaztek parte hartu dute. Gogoratzekoa da, COVID-19aren pandemia dela eta, 2020an eta 2021ean aurreikusitako bidaiak bertan behera geratu zirela eta, horren ordez, Pasaiara eta Lemoizera tokian tokiko bisitak antolatu zirela.







