‘Euskal Emakumeak Zientzia eta Teknologian’ erakusketa

Euskal emakume ikertzaileei buruzko erakusketa otsailean ikusi ahal izango da Abandoko geltokian eta, ondoren, EHUko hiru campusetan.

Metro Bilbaok Abandon duen geltokiak “Euskal Emakumeak Zientzia eta Teknologian” erakusketa hartuko du otsailaren amaierara arte. Erakusketan bere jarduera UPV/EHUn garatzen duten eta zientzia eta teknologiaren alorrean erreferente diren zenbait emakumeren ilustrazioak jasotzen ditu. Erakusketa unibertsitate publikoaren eta Itelazpi enpresaren ekimen bat da eta Eusko Jaurlaritzaren eta Metro Bilbaoren laguntza du.

Ilustrazioak

Erakusketa osatzen duten ilustrazioak David Fernándezek egin ditu eta Itelazpik 2023rako prestatu duen egutegian azaltzen dira.

Erakusketa otsailaren 11an ospatu den Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Egunaren eta apirilaren 27an ospatuko den IKTetako Nesken Nazioarteko Egunaren ildora antolatu da. Erakusketak emakumeek STEM (Science, Technology, Engineering eta Mathematics) egiten duten lana ezagutzera eman nahi du. Bertan azaltzen diren emakumeak erreferente dira beren jarduera esparruetan eta, aldi berean, etorkizunean zientzian aritu nahi duten neskatoentzat ere erreferente dira.

Erakusketa Abandoko geltokian izango da ikusgai otsailaren amaierara arte eta, ondoren, martxoan zehar, hiriko beste zenbait geltokitan ikusi ahal izango da. Apiriletik aurrera, UPV/EHUko hiru campusetan izango da ikusgai.