Zabalik Kontadoreseko udaberriko laborategietan izena emateko epea

Bereziki 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako ikastaroetan lehentasuna izango dute Donostian erroldatuta daudenek.

Donostiako Kontadores Gazte Zentroak ezagutzera eman du bere udaberrirako tailerren eskaintza. Guztira 8 laborategi/tailer izango dira otsaila eta maiatza bitartean irakatsiko diren tailerrak eta 96 plaza eskainiko dira.

  • Argazkilaritza esperimentala (Otsailaren 2tik maiatzaren 25era bitartean). Argazkilaritza analogikoa modu esperimentalean lantzeko aukera eskainiko du Nagore Legarretak jada hasi den laborategi honetan.
  • Kontadores Sukaldea (martxoak 18). Laborategi honetan, Kroketxeako lagunek kroketak kozinatzeko ezinbestekoak diren urratsak azalduko dituzte.
  • Kaseteak egiten- Do it Yourself (martxoak 18). Sarah Rasinesek irakatsiko duen Laborategi honen xedea da grabazioa editatzeko bideak ezagutzea eta horretarako den formatu bat, kasetea, esploratzea.
  • Kasete loopak eta entzute laborategia (apirilak 1): Laborategi hau ere Sarah Rasinesek irakatsiko du eta, bertan, parte-hartzaileek soinua kasete batzuetatik hartu, sampler-ak eta beste tresna batzuk erabili eta musika esperimentaleko zuzeneko bat egingo dute.
  • Dancehall (martxoaren 7tik maiatzaren 30era bitartean). Andrea Vitoriak irakatsiko du Jamaikan sortu zen musika honen inguruko laborategia. Parte-hartzaileek dantza estilo honetako oinarrizko urratsak ikasteko aukera izango dute, baita koreografiak eta mugimenduak buruz ikasteko teknika batzuk ere.
  • Suizidioa, hitz egin daiteke (martxoak 15): Gipuzkoako Foru Aldundiko Treba Gazteak programak gazteen osasun mentalaren inguruko doako laborategi bat eskainiko du.
  • Txirrin Rriot (apirilak 22). Gipuzkoako Foru Aldundiko Herritarren Partaidetzako eta Berdintasunerako sailekin elkarlanean, ‘Txirrin Rriot’ izeneko laborategia antolatu da. Tailer honetan ibilbide bat egingo da bizikletaz Donostian zehar eta bertan dauden puntu kritikoak esku-hartze artistikoekin markatuko dira.
  • Zine-Lab: Super 8 zinema lantegia. Unai Ruizek eta Aitor Gametxok lantegi hau irakatsiko diete Bidebietako Bideberri ikastetxeko ikasleei. Ikasleek zinema analogikoak digitalaren aldean dituen prozesu, denbora, aukera eta logika berezietan sakontzeko aukera izango dute.