![Gau Zuriak artez apainduko du Bilbo](https://i0.wp.com/www.gazteberri.eus/wp-content/uploads/2023/06/Gau-Zuria-2023-WEB-1.jpg?fit=800%2C533&ssl=1)
Datorren ekainaren 16an eta 17an, Bilboren 723. urteurrena ospatzeko, Gau Zuriak hiriko kaleak hainbat esku-artistikorekin beteko ditu. Guztira, 26 gunetan garatuko diren 31 esku-hartze izango dira. Esku-hartze artistiko horiek askotarikoak izango dira, hala nola soinu-eskulturak, instalazio interaktiboak, musika, antzerkia, dantza eta formatu handiko jolasak. Udalak azaldu duenez, aurtengo esku-hartzeetan jasangarritasunak garrantzi handia izango du eta, hortaz, jasangarritasun energetikoa, birziklatzea eta argiaren kontsumo arduratsua esku-hartze guztien ardatz izango dira.
Esku-hartzeak ekainaren 16an hasiko dira, 19:30etan. Herritarrek hirian zehar diren esku-hartzeak ikusteko ibilaldi bat osatu ahal izango dute gaueko 12:30ak arte. Hiriko zenbait gune esanguratsu, adibidez, Bilboko Arte Ederren Museoak edo Azkuna Zentroak, bere ateak zabalik izango dituzte aipatu ordu horretara arte.
Argazkia: JOSE MARI MARTINEZ BUBU
![](https://i0.wp.com/www.gazteberri.eus/wp-content/uploads/2023/06/TWITTER_1024X512.jpg?resize=1024%2C512&ssl=1)