Gazte arloko profesionalentzako autozaintza ikastaroa

Gazteen Euskal Behatokiak antolatutako ikastaroa Gasteizen emango da martxoaren 24an, 31n eta apirilaren 7an.

 Irakurketa denbora: Minutu 1

Gazteen Euskal Behatokiak gazteekin lan egiten duten profesionalei zuzendutako autozaintza ikastaro bat antolatu du. Ikastaroa Gasteizko El Campillo gizarte-etxean izango da eta martxoaren 24an, 31n eta apirilaren 7an izango diren hiru saiotan banatuta dago. Ikastaroa Ernesto Gutiérrez Crespo psikologo eta pedagogoak irakatsiko du. Gutiérrez Euskadiko Psikopedagogia Elkarteko presidentea eta Deustuko Unibertsitateko eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle laguntzailea da. Ikastaroa doakoa da eta gaztelaniaz izango da.

Ikastaroaren xedea da nerabeekin eta gazteekin lan egiten duten profesionalek nork bere burua zaintzeko eta antsietate-jokabideak kudeatzeko trebetasunak eta gaitasunak eskura ditzaten laguntzea. Izena emateko epea martxoaren 10era arte zabalik izango da.

Ikastaroan zehar honako alderi hauek jorratuko dira:

  • Autozaintzaren funtsezko dimentsioak identifikatzea, genero-ikuspegia kontuan hartuta.
  • Antsietatearen funtsezko ezaugarriak ezagutzea, bai eta arrisku- eta babes-faktoreak ere.
  • Nork bere burua zaintzeko plan indibidualizatua egiten ikastea.
  • Norberaren burua zaintzeko pertsona barruko estrategietan eta lan-inguruneari lotutako pertsonen arteko harremanetan trebatzea.
  • Prebentzio- eta esku-hartze estrategiak garatzea nerabe eta gazteekin lan egiten duten pertsonen lan-ingurunean antsietate-portaeren aurrean.

Interesdunek informazio gehiago eskatu dezakete gaztebehatokia@euskadi.eus helbidera edo 94 4031645 telefonora deituta.

Advertisements