![Gazteentzako iragarki-taula Gasteizen](https://i0.wp.com/www.gazteberri.eus/wp-content/uploads/2022/06/Argazkia-WEB-Tablón-de-anuncios.jpg?fit=800%2C534&ssl=1)
Gasteizko Udalak hirian bizi, ikasi edo lan egiten duten 14 eta 30 urte bitarteko gazteentzako iragarki-taula bat jarri du abian. Taula horren bidez, nahi den zerbait iragarri edo aurki daiteke, hala nola, gela bat, eskola partikularretarako irakasle bat… edo zaletasunak partekatzeko norbait. Iragarki-taula online kontsulta daiteke eta baita hiriko gizarte-etxeetan eta kiroldegietan ere. Zerbitzua doakoa da eta lana edo etxebiztza eskaintzen duten horien kasuan ez dago iragarkia jartzeko adin mugarik.