Irakurketa denbora: Minutu 1
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), UPV/EHUrekin eta Ikasle Kontseiluarekin elkarlanean, “Hausnarketa Lab: Hausnarketen laborategia” proiektua aurkeztu du. Ekimen honen helburua da hezkuntza eta gizarteari buruzko gaiak aztertzea, ideiak partekatzea eta gazteen parte-hartze aktiboa bultzatzea, euren eguneroko erabakietan eragina izan dezaten.
Haurnarketa Lab
Aurtengo bigarren hiruhilekoan, hiru saio antolatu dira unibertsitatearen hiru campusetan:
- Osasun mentala. Donostiako campusean, apirilaren 3an. Edertasun-kanonek, presioak eta lan-baldintzek zuzeneko eragina dute ongizate emozionalean. Saio honetan, ongizate emozionalean eragina duten faktore sozialak aztertuko dira: Nola eragiten digu lan prekarioak? Hezkuntza-ikuspegiek frustrazioa sortzen digute?
- Eskola-segregazioa. Gasteizko campusean, apirilaren 8an. Problematika horretan sakonduko da EGK-k egindako dokumental batekin. Ondoren, dinamikoki, dauden segregazio motak ezagutaraziko dira eta gure ingurunean nola funtzionatzen duten aztertuko da.
- Ikasleen bizi-baldintzak. Bilboko campusean, apirilaren 28an. Ikasleen bizi-baldintzak aztertuko dira, talde-dinamika baten bidez. Modu dinamiko eta hezitzailean gazteek bizi dituzten errealitateei buruz.
Saioak 13:30etik 15:00etara izango dira, eta parte-hartzaileek kreditu akademikoak lortu ahal izango dituzte.
Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aldez aurretik. Informazio gehiagorako, interesdunek 688 737 133 telefonora deitu (Andima) edo hezkuntza@egk.eus helbidera idatzi dezakete.






