Gasteizko Udaleko Kirol Zerbitzuak ‘Kirol Hitzorduak’ izeneko elkarretaratzeak antolatu ditu ekainerako, bi jarduera nagusirekin: running eta yoga. Jarduera horiek ekainaren 16an eta 23an izango dira, Prado parkean. Biak 10:00etan hasiko dira, eta gutxi gorabehera bi orduko iraupena izango dute.
Lehenengo saioa, running saioa, ekainaren 16an izango da eta astebete geroago, ekainaren 23an, yoga saio bat egingo da. Bi elkarretaratzeak jarduera horiek inoiz egin ez dituzten edo oinarrizko maila duten pertsonei zuzenduta daude. Langile espezializatuek gainbegiratuko dute, eta jarduerak gaztelaniaz eta euskaraz egingo dira.
Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea jarduera horietan parte hartzeko, eta baldintza bakarra 16 urte beteta izatea da. Eguraldi txarra izanez gero, yoga-saioa estalitako udal-instalazio batera eramango da. Yoga egiteko, bertaratutakoek eskuoihal edo estera bat eramatea gomendatzen da.
‘Kirol Hitzorduak’ proiektua 2023ko azaroan hasi zen, eta orain arte hainbat modalitate eskaini ditu: running, tai-ji, mendi-ibilaldiak, ibilaldi nordikoa eta entrenamendu funtzionala.