Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI) aisialdiko hezkuntza-proiektu onenaren NGJE sarien IV. edizioa jarri du martxan. Sariketa Nafarroako Gazte Txartel Europarraren titularrak diren eta 2023an Gazteentzako Jardueren Nafarroako Eskolan (NGJE) tituluren bat lortu duten 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta aisialdiak garapen pertsonalean eta komunitarioan duen garrantzia nabarmentzea du helburu.
Deialdi honetako lehen sariak 600 euro jasoko ditu, eta bigarrenak eta hirugarrenak, berriz, 400 eta 200 euro, hurrenez hurren. Interesdunek uztailaren 1era arte aurkez ditzakete beren proposamenak Nafarroako Gobernuaren edozein erregistro-bulegotan, NGIren Iruñeko egoitzan, edo Nafarroako Gobernuaren Atariaren bidez.
Ekimen hau antolatzen duen NGJE erakundeak aisialdiko begirale eta zuzendari ikastaroak eskaintzen ditu urtero, Nafarroako Gobernuak ofizialki onartuak. Deialdi horren bidez, NGIk aisialdi hezitzaile eta komunitarioaren balioa azpimarratu nahi du, gazteen artean bizikidetza, atsedena, dibertsioa eta garapen pertsonala sustatuz.