Lagunen arteko sexu-harremanek adiskidetasuna sendotzen dute

Azterlan baten arabera, lagunen batekin sexu-harremanak izan ondoren adiskidetasuna sendotu eta hobetzen da

Boiseko Estatu Unibertsitatean (Idaho, AEB) egindako azterlan batek lagunen arteko sexu-harremanek adiskidetasun loturak indartzen dituzten ala ez egiaztatu nahi izan du. Azterlanak ondorioztatu duenez, ez da harritzekoa hurbiltasunagatik harreman intimoagoak sexualak garatzea. Ikerlana 300 gazterekin egin da eta horietatik guztietatik % 20 inguruk lagun batekin sexu-harremanak izan dituela adierazi zuen. Lagunen batekin sexu-harremanak izan zituzten horien artean, % 76k horrelako harremanak izan ostean adiskidetasuna indartu egin zela adierazi zuten.

Gainera, ikerketan parte hartu duten gazteen erdiak azaldu du sexu-harremanak izan ondoren maitasun-harreman bat garatu zela. Hortaz, kontrakoa pentsa badaiteke ere, azterlanak dio hurbileko pertsona batekin sexu-harremanak izan ondoren harremana ez dela hausten; ostera, harremana hobetu eta indartu egin ohi da. Zenbait adituren ustez, lagunekin sexu-harremanak izaten direnean konfiantza maila berezi bat garatzen da eta horri esker ohikoak ez diren edo deserosoak izan daitezkeen zenbait gaien inguruan hitz egiten da, harremana indartuz.