Mugikortasun segurua sustatzeko argazki-erakusketa

Argazki Lehiaketan parte hartu dutenek aurkeztutako 160 irudi baino gehiagotatik 12 onenek osatzen dute erakusketa hori

Datorren uztailaren 30era, Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultur Etxean, “Ikusi eta ikasi, kalitatezko espazio publiko baten alde, bide-bizikidetza seguru eta iraunkorraren alde” izenburuko argazki-erakusketa ikusi ahal izango da. Bide Indarkeria Stop Violencia Vial elkarteak antolatuta, Arabako Foru Aldundiaren babesarekin eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, erakusketaren xedea da bide-segurtasunari eta mugikortasun iraunkorrari buruz kontzientziatzea. 

Erakusketa

“Ikusi eta ikasi” erakusketa izen bereko lehiaketara aurkeztutako 160 argazki baino gehiagoren artean hautatutako hamabi argazkik osatzen dute. Mugikortasun iraunkorra, bizikleta eta garraio publikoa protagonista direla; oinezkoekin espazio publiko atseginak eta seguruak sortzeko beharra; eta autoa gidatzeak dakartzan arriskuen eta erantzukizunaren kontzientziazioa dira haren mezuetako batzuk.

Erakusketa sei panelek osatzen dute, bakoitzak formatu handiko bi irudi ditu, eta zazpigarren panelean argazkiak hartu zituzten pertsonek laburki adierazten dute beren irudien esanahia.

Durango, Artziniega eta Laudio bisitatu ondoren, erakusketa Gasteizen izango da urriaren erdialdera arte. Erakusketa ibiltaria Ignacio Aldecoa Kultur Etxean hasiko da, Florida parkean, eta, ondoren, Boulevard Merkataritzagunea (abuztuaren 1etik 21era) eta Arabako hiriburuko hainbat gizarte-etxe bisitatuko ditu.

Jendaurreko ordutegia astelehenetik ostiralera da, 9:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 9:00etatik 13:30era. Erakusketaz gozatzera zuzenean hurbildu ezin direnek aukera dute erakusketa eta lehiaketako beste argazki nabarmen batzuk ikusteko, areto birtualaren bidez.