‘Nire Gasteiz berdea’ argazki eta bideo lehiaketak pertsonak eta natura konektatzen dituzten guneak irudietan jasotzeko aukera ematen die hiriko gazteei. Aurtengo ediziora aurkeztu diren irudi onenekin erakusketa bat antolatu da. Erakusketa ikusgai izango da Olarizuko Infogunean azaroaren 18tik aurrera eta Iparralde gizarte etxean abenduaren 1etik 18ra arte.
Lehiaketara aurkeztu diren 34 lanetatik honako hauek jaso dute saria: ‘Jabalíes en otoño’, ‘Leihoaren bestaldean berdea’ eta ‘Calm’ argazkiak eta, bideo laburren kasuan, ‘Gure mundu berdea’ eta ‘Arnasgunea’. Saritutako lanek epaimahaiak aukeratutako beste pieza batzuekin partekatuko dute espazioa erakusketan.
Sarituak izan diren lanen egileek euskal kostaldean baleak ikusteko ontziz bidaia bat egiteko eta gau bat Otxandioko zuhaitz-etxeetan emateko aukera irabazi dute. Sariak azaroaren 18an banatuko dira, Olarizuko Infogunean, erakusketaren inaugurazio-ekitaldian.
‘Nire Gasteiz berdea’ Gasteizko Gazteria Zerbitzuak eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak elkarlanean antolatzen duten lehiaketa da ingurumenaren eta larrialdi klimatikoaren inguruan lanean izan diren hiriko gazte-talde baten proposamenetik sortu da.